Gelakoen albisteak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gelakoen albisteak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014-12-14

EGUBERRIKO ANTZERKIAREN ARGAZKIAK

Kaixo mutilak, kaixo neskatxak, hou, hou, hou. Hemen dituzue Gabonetako antzerkian ateratako argazkiekin egindako bideotxoa.
Argazki guztiak ikusi nahi badituzue hemen daude: http://goo.gl/CXiKH0
Primeran atera zitzaigun antzerkia, ezta? Zuen iritziak espero ditut. Onak izan, hou, hou, hou.

2014-01-23

NIRE BENETAKO AMETZA: ENTRE TODOS SAIOKO TOÑI EZAGUTZEA

Kaixo lagunak! Dakizuenez aurreko asteartean, urtarrilaren 14an Entre Todos programara joan nintzen Madrilera, baina, nola bueltatuko naiz oparirik gabe? Zuek ez dakizue, orain gertatu zitzaidana kontatuko dut: 

08:30 etan etxetik atera nintzen, eta Joseba ikastolara eraman genuen, nire ama eta biok. Gero, Logroñoko bidea hartu genuen, eta nire osaba - izeben etxera joan ginen. Ondoren bere etxe aurrean autobusa itxaroten ari zigun bizilagun guztiei, eta guztiok geundenean autobusa martxan jarri zen. A, nire osaba Fernandorekin joan nintzen bakarrik. Autobusean, abesten joan ginen bidai osoa, eta ni haur bakarra izan nintzen, baina nirekin guztiok oso ondo portatu ziren, ez nintzen aspertu. Madrilera 14:10etan ailegatu ginen, eta egin genuen lehenengo gauza bazkaltzea izan zen. Bazkaldu ondoren, 15:20 etan, platora igo ginen guztiok eta han Toñiren laguntzailea gauzak azaltzen egon zen 20 min. Bukatu zuenean 15:50 ak ziren eta Toñi atera zen platora. Berak egin zuen lehengo gauza niregana etortzea izan zen, eta nik egin nion pultsera eman nion. Eman nionean gauzak galdetzen hasi zen, baina ez dut guztia jarriko, adibidez:

- Programa egunero ikusten duzu? - nik baietz esan nion eta orduan esan zidan:

- Argazkiaren bat atera nahi duzu nirekin? - pentsatu gabe baietz esan nion, eta momentu hartan kamara batek nire kamara hartu eta argazki bat bota zigun biei. Ea gustatzen zaizuen!

 

2013-12-08

KIROLA ETA JANARIA BAI BAINA PASATU GABE

Gu ondo bizitzeko kirola egin behar dugu baina ere ondo elikatu.
Beharrezkoa da kirola egitea, egunero pixka bat egitea ez da ezer kostatzen, baina kirola asko egiteak kaltea ekar dezake, hau da, kirola egin behar da baina abusatu gabe.
Berdin gertatzen da elikadurarekin, asko eta gaizki eginez gero potoloa geratzea gerta daiteke, baina ez bakarrik potoloa egotea, baita ere hil egin ahal zara.
Kontrakoa gerta dakizuke jaten ez baduzu, noski!
Kirolaz abusatzen baldin ba duzu eta gainera berotzen ez baduzu, lesioak gerta dakizkizuke.
Jende askok, proteinaz eta bitaminaz abusatzen dute muskuluak handitzeko, baina denetarik ez dutenez jaten arazoak arazoak sortzen dira bere gorputzean.
Esandakoa jatea eta kirola egitea beharrezkoa da baina gogoratu, ongi jan eta ondo pasa... pasatu gabe!






2013-12-01

POLTSEN - POLTSA

Klasera poltsa asko ekartzen ditugu, noizbait klasera zerbait ekarri behar duguna, ez direnak normalean ekartzen poltsetan ekartzen ditugu. Galdetuko duzue, zer egiten dugu polts horiekin? Gure gelan (LH6) poltsak poltsetan sartzen ditugu, imajinatu 12 poltsa baino , Aitorrenak, Luciarenak, beste Luciarenak, Rubenrenak, Anderrenak, Mikelrenak , Josebarenak, Leyrerenak, Fultxorenak... , denak poltsa handi batean sartuta! Horrenbeste poltsa ekartzen ditugunez eta gure poltsen - poltsa ez denez inoiz betetzen magikoa dela uste dugu!
Uxue Ugarte



2013-11-24

TROTU DORDOKA


Trotu nire dordoka da, nirekin lau urte urte pasa ditu. "Gammbarus" eta "Friskies" -ak jaten ditu. Trotu deitzen den arren izen asko izan ditu: "Tortuga" edo dordoka, Sr.Monk, Rigoberta... ez naiz gogoratzen izen gehiagotaz. Balkoia itxi egin dugunean zirudien oso pozik zegoela. Ibiltzen zen eta ezkutatzen zen. Orain berriro sukaldean dago eta pozik dagoenean bere harrian igotzen da eta lasai-lasai egoten da,baina asko urduritzen da eta uretara botatzen da izkinaren kontra jotzen da.
Zuek dordokarik al duzue etxean?

Trotu lehen.
Trotu orain.

2013-11-22

ABENTURA BAT UR AZPIAN

 ABENTURA BAT URAZPIAN

Haitzuloak lur azpian dauden zulo sistema naturala da. Urbasako mendian, Akuandi izeneko haitzulo bat dago galeria asko dituena.  Egun batean nire osaba eta lehengusinarekin sartu nintzen linterna eta farolilla batzuekin, oso iluna zegoelako. Oso leku arriskutsua zegoen eta nik ez nuen jarraitu nahi. Beraiek linterna bat utzi zidaten harri batean eserita, eta beraiek jarraitu zuten. Ikaratuta nengoen eta ez nintzen ausartzen ezta mugitzen ere. Oso isilik zegoen. Oso bakarrik sentitzen nintzen eta pentsatzen nuen:
-Ez badira bueltatzen, zer egingo dut? Nik ez dakit ateratzen. Hotz handia nuen, momentu hartan ur - tanta bat jausi zitzaidan buruan, orduan ni garrasi ikaragarria eman nuen eta linterna piztu nuen. Geroxeago hotsak entzuten hasi nintzen, nire osaba eta lehengusina ziren! Uffff hau poza! Esan zidaten azken - galerian, aintzira bat zegoela.
Haitzulo batean sartu nahi baduzue, arropa egokia eraman eta ez banatu taldetik!


Leyre Mendaza Baquedano

2013-11-21

NIRE OILOA CENIZA

Nire oiloa Ceniza aurreko astean hasi zen arrautzak jartzen, baina oraindik oso txikiak dira arrautzak.
Ceniza izena nire aitari bururatu zitzaion izen hori eta izan zen gris-grisa zelako,  errautsa bezalakoa, ze polita zen! Orain pixka bat horia da.
Hoberena duena, zera da: zoazenean ukitzera gelditzen dela eta modu batean gelditzen da, uste dut, laztandu ahal izateko. Nire beste bi oiloek ere horrela egiten dute, "mimoso" hutsak dira!
Ruben Chasco

2013-11-18

ALMIKE ETA BERE SAGUA BUZTANIK GABE!

2013ko urriaren 25a, ostirala, Almike mekanografia egiten ari zen. Nik, Olaia esan nion Lucia B-ri desentxufatzeko Almikeren saguaren kablea. Lucia B, desentufatu zuen, Almike oso urduri jarri zen, pentsatsen zuelako sagua apurtu zitzaiola. Azkenean konturatu zen eta gurekin batera barre egin zuen


Ai, ai, ai Lucia B!

Eta zuek, antzekorik egin al duzue?





 

2013-11-17

FOSILEN EHIZA EZKARAIEN... ETA BASURDE BAT

Aurreko asteburuan 6. mailako ikasle eta gurasoak ateraldi bat egin genuen Ezkaraira. Helburua Jurasikoko  animaliak ehizatzea zen. Dinosauroak harrapatzera?, pentsatuko duzue agian. Ez, hauek aspalditik desagertu baitziren, garari horretako fosilez ari gara, Errioxa eta inguruko lurrak itsaso bat zirenean hemen bizi zirenak.
Esperientzia paregabea izan zen, gutako inork ez baitzuen inoiz fosilen bat aurkitu eta "ehizaren" emaitzak oso positiboak: bibalboen oskolak, belenite beltz batzuk, amonite ederrak... Basurde bat ere agertu zitzaigun, baina honi buruz ez dugu hemen detailerik emango, interesa baduzue, parte hartu zutenei galdetu.
Dudarik gabe, Inguruneko lehenengo unitatea, geologiari buruzkoa, amaitzeko modurik borobilena izan da hau.



Eta basurdearen argazkia?

2013-10-09

Fruta ongi dago, baina pasa gabe!

Aurreko ostiralean sorpresa bat izan genuen gure gelako batekin. Dakizuenez fruta ekarri behar dugu astean hirutan hamaiketako osasuntsuak izateko, ba batzuk pasatzen dira.
Ikusi zelako platanoa ekarri zigun Rubenek, gehiegizkoa, harri eta zur geratu ginen! Badakigu orain zergatik dagoen horren altua.
Izan nahi baduzu mutil sanoa, jan ezazu astero platanoa!

2013-10-08

Lurraren barneko egituraren maketa

Lurra barrenetik ezagutu nahi? Ez duzu kobazulo batera joan behar. 6. mailan egin ditugun maketekin ideia bat izango duzu.

Ikusi... eta ikasi!

2013-09-22

2013-2014 Ikasturtea martxan da!


Beno, beno, beno, Vianako jaien parentesiaren ondoren bada garaia ikasturte berria behar bezala: ganoraz, gogo handiarekin, ilusionaturik, topera... hasteko!
Horrela al da?

2013-06-17

2013-05-29

GURE BLOGA ROBIN FOOD PROGRAMAN



Gelan ikusi dugu baina hemen argitatzea falta zen, David de Jorge sukaldari ospetsua, bere saiotik agurra bidali digu egindako "Errezeten Bildumagatik".
Nor egon da honen atzetik? Silvia, Mikelen ama! Ospetsuak egingo gara honela jarraituz gero.

2012-12-17

GAUR GABON, OLENTZERO.COM

Atzo, Gabonak datozela ospatzeko Gabonetako jaialdia ospatu genuen. 5. eta 6. mailakoek antzerkia egin genuen eta jarraian Mari Domingi antortxeroak lagundurik Vianako Kultur etxera etorri zen Vianako eta inguruko ume guztien eskutitzak jasotzera Olentzerori eramateko.



Antzerkia gogoratzeko bideoa igo dugu. Zorionak, oso ongi egin zenuten eta!

2012-10-29

Txiki sukaldeko argazkiak


Txiki sukaldeko argazkiak dituzue hemen. Zeinen ongi pasatu genuen.
Nire argazkirik gustokoena azkenekoa da, denok laranjarekin egin genuena erakusten. Zelako koadrila...
Tuntun bero, tuntun zero...

2012-03-30

NIRE ETXEA 20 URTE BARRU


Lenguan, gure burua 20 urte geroago nola imaginatzen dugun galdetu digute. Hau da nik 31 urtekin izan nahi dudan etxea (pasatu naiz), SWEET HOME 3D programarekin egin dut, zer iruditzen zaizue? Zuen etxea diseinatzeko eskatzen badidazue, diseinatuko dizuet!

2012-03-09

ESKUAK GARBITZEN ANIMAZIO BIDEOA


Hemen daukazue animazio tailerreko bideo polit hau, ea asmatzen duzuen nor den, baina animazio tailerrean zaudetenok edo zeundetenok ez du balio esatea.
A! eta gogoratu, jan baino lehen garbitu eskuak!

2012-03-02

Las flamenquitas



Kaixo lagunak, hemen duzue txirigotaren bideoa las flamenquitasena eta egia esan oso ondo atera zitzaigun eta arrakasta handia eduki genuen, barre asko egin zuen jendeak.
Zuek ondo ikusten zarete? Nik uste dut ondo atera zitzaigula.
By Markel.