Musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014-06-09

ANDONI, KOMETAKO ABESLARIA, GUREKIN


Beno, jada nahiko ezaguna dugu Andoni eta bere bizitzaz eta Kometa taldeaz asko dakigu. Gurekin egon zen duela aste pare bat bere kantuak aurkezten eta berarekin batera abesti saio polit bat burutu genuen. Gogoratzeko hemen dituzue hainbat argazki eta bideo.




2013-04-25

EDELWEISS abestia eta beste bideo batzuk

Gaur musikan abesti hau landu dugu. The Sound of Music (Sonrisas y lágrimas) pelikularen abesti sonatua da. Internetan bertsio asko aurki daitezke baina kasualitatez Ingalaterrako neska batek abesten duena aurkitu dut. Konkurtso batean ari da, lehenengo aldiz abesten duenean urduri jarri eta huts egiten du, bigarrenean lortzen du ordea.
Ahaztu aurretik, zer da edelweiss bat?

Lehenengo saiakera:


Bigarrena:


Pelikularen abestirik ospetsuena gaztelaniaz musikaletik hartuta:


Jatorrizko bertsioa pelikulan:


Zein da gehien gustatu zaizuena? Iruzkinetan ipini.