Proiektu berriztatzailea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Proiektu berriztatzailea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015-04-23

SASKI BETE BARAZKI 4. & 5. MAILAN

Gaur Bearen laguntzaz 3. mailakoek egindako baratzan landare batzuk landatu eta ureztatu ditugu. Harrigarria da ikastolan ortua izatea!


2015-02-04

BIZIKLETA KONPONTZEN

Konpetentziak lantzeko proiektuen zerrendan Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleena gehituko dugu. Honetan bizikleta da interes zentroa, eta honen inguruan jarduera ezberdinak eramaten dira aurrera: bizikletaren historiaren laburpena, Vianan egiten den bizikletaren erabilpenaren analisia, bizikleta makina bezala, nola konpondu gurpil baten zuloa, bizikleta berri baten diseinua...

Proiektu hau %100an digitalki egin dugula azpimarratu beharra dago. Gelan ditugun eramangarriak erabili ditugu eta, bestalde, hodeian lan egin dugu Google Drive erabiliz. Salbuespen bakarra: bizikletaren zuloa konpontzearen unea. Hau eskuz egin behar izan genuen, ez baita asmatu, momentuz, botoi bati emanez konpontzen dituen aplikazioa. :-9

2012-02-28

GURE GELA DIARIO DE NOTICIAS-EN




"Teklak erabiltzeko garaian, burua erabili" zen gure proiektu berriztatzailearen izenburua. Bere helburuak Internet erabiltzeko garaian kontuan hartu beharreko gomendioak idaztea zen. Gomendio zerrenda Diario de Noticiasen atera zen eta hemen argitaratzen dizuet (nahiz eta gelan irakurri genuen) blogean gorderik izateko.