Albisteak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Albisteak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017-06-19

ENTZUN ERENTZUN BIDEO BLOGA - IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIKO BIDEOA

Urtero legez Ikasturte Bukaerako Jaialdirako 6. mailakoek bideotxo bat prestatu dugu. Ikasturte honetan ikastolan izan ditugun berrikuntzak, albisteak eta kotileoak biltzen ditu umorezko ikuspegi batez.



Ea gustuko duzuen, gogoratu 10.000 like baino gehiago lortzen badugu... hurrengo urtean berriz egingo dugu... Ki va!



2016-11-25

MIKEL ATLETISMO ESKOLEN ARTEKOA IRABAZLEA

Mikel atletismo eskolen arteko txapelketa irabazle izan zen.
Atzo, larunbata,Mikelek irabazi zuen lasterketa.
Poza handiarekin bizi zuen lasterketa.
Logroñon bizi zen  txapelketa, jende franko egon zen.
Mikelek txalo zaparrada jaso zituen  zati banaketan.
Espero dugu honelako sari gehiago jazotzea hemendik aurrera.

2016-02-10

KONPETENTZIAK LANTZEKO... BIZIKLETAK KONPONTZEN DITUGU!

Konpetentziak lantzeko proiektuen zerrendan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek egindakoa aipatzea merezi du. Honetan bizikleta da interes zentroa, eta honen inguruan jarduera ezberdinak eramaten dira aurrera: bizikletaren historiaren laburpena, Vianan egiten den bizikletaren erabilpenaren analisia, bizikleta makina bezala, nola konpondu gurpil baten zuloa, bizikleta berri baten diseinua...

Proiektu hau %100an digitalki egin dugula azpimarratu beharra dago. Gelan ditugun eramangarriak erabili ditugu eta, bestalde, hodeian lan egin dugu Google Drive erabiliz. Salbuespen bakarra: bizikletaren zuloa konpontzearen unea. Hau, momentuz, eskuz egin behar dugu, ez dugu hau egiteko programarik aurkitu eta! ;-)




Zuen txanda orain, nola sentitu zineten?

2015-12-13

IRAKURLAGUN BERRIRO MARTXAN DA

Kontratuaren sinatzearekin hasi gara aurtengo Irakurlagun proiektua. Zer moduz joan zitzaizuen goiza? Gustura zuen irakurlagunarekin?

2015-10-05

Badator Nafarroa Oinez!

Nafarroa Oinez 2015 Baztanen izango da, Nafarroako iparraldean, urriaren 18an.
Ikus eta entzun ezazue aurtengo kanta:




Eta 2016. urtean non izango da? Zein ikastolak antolatuko du?

2015-06-18

ATLETISMO PISTAREN INAUGURAZIOA ZUZEN ZUZENEAN!

Joan den astean Vianako polikiroldegian atletismo pista berria inauguratu zen. Lehen Hezkuntzako 4-5-6. mailako ikasleak bertan egon ginen pista estreinatzen. Hortxe gure kazetari apartak emandako berria zuzen zuzenean.


2015-02-22

4-5. MAILAN ERE MOZORRO BAT, BI AUKERA

Esgrimalariak ginenez gero, jantzi osoa egin genuen, ezpata eta buruko kaskoa barne. Argazkian ateratzeko bi aukerak erabili genituen, gero, dantza egiteko, kaskorik gabekoa aukeratu genuen. 

ZORIONAK LH 4-5-6. MAILAKO GUZTIEI! EGUN ITZELA IZAN ZEN, EDERKI PASA GENUEN ETA OSO ONGI EGON ZIREN ZUEN DANTZAK...


2014-10-12

NAFARROA OINEZ 2014 - ZANGOZAN

Igande honetan Nafarroa Oinez duzu Zangozan. Festarako girotzen hasteko hemen duzue Zangozako lagunek sortutako bideoklipa.



ESAN aspaldidanik gure hizkuntza sortu zela,
ESAN zaindu zutela eta orain lana gurea dela.
IZAN ginen lau katu komentuan hasieran,
IZAN ginen ausartak Txaparro etxe zaharrean.
GOZA genuen euskaraz guraso auzolanean,
GOZA genuen eraikiz ametsa Zangozaldean.
ESAN, IZAN, GOZA (3 aldiz)
ZANGOZAN!
ESAN euskalduna zarela,
ESAN Zangozakoa zarela,
ESAN gure ikastolak bizirik iraungo duela.
IZAN zaitez eredu ikastolan ta kalean,
IZAN gaitezen denok altxorraren zaintzaileak.
GOZA ezazu Leiretik Peñara mendibeheran
GOZA goza dezagun euskalzaleok Zangozaldean.
ESAN, IZAN, GOZA (3 aldiz)
ZANGOZAN!

2014-02-07

EUSKARA DA EUSKAL HERRI ABESTIA

‘Euskara da Euskal Herri’ kanta egin dute auzolanean Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak eta Txioka haur ikastolak Auzolanean, horrela osatu dute Euskara da Euskal Herri kanta Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak eta Txioka haur ikastolak. Kanta egin, grabatu eta kantaren gainean bideo bat grabatu dute. Hemen dituzue kantaren letra, kanta bera eta bideoklipa.
Euskara da Euskal Herri
Espaloitik jaitsi gabe
denok euskararen alde
bide berean al gaude?
bultzatuaz denok alde
jaitsi gabe.
Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.
Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.
Euskal Herrian euskaraz
Kantu, irri eta jolas
Denok batera bagoaz
Nahiz ez den izango erraz
Aizu zatoz, gu bagoaz.
Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.
Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.
Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.
 

2013-12-28

Chrome nabigatzailearen azkena: Chrome multitask


Multi: asko, task: ataza edo zeregina. Chrome nabigatzaileak atera duen azken asmakizuna, bi sagurekin lan egin dezakezue ordenagailu batean. 

Ikus ezazue bideoa eta probatu helbide honetan:

http://www.google.com/intl/en/chrome/multitask.html

Oso ongi etorriko zaigu elkarrekin lan egiten dugunean. Urtarrilan probatuko dugu!

2013-10-15

Nafarroa Oinez 2013 Tuteran



5. mailako batek eskatuta hemen duzue asteburu honetan Tuteran izango den Nafarroa Oinezeko bideoa, nor joango da???

2013-09-26

Zorionak Jugatx, zorionak zuek!


Arabar Errioxatik esan digutenez dagoeneko lortu dira Jugatxen ibilgailuarentzako beharrezkoak ziren tapoiak: iujuu!! Egunkarian albiste bat eta guzti atera da informazio horrekin.

Jarraituko dugu Pablorentzat tapoiak biltzen. Honen inguruan informazio gehiago jaso nahi baduzue, helbide honetan klikatu: http://taponesparapablo.blogspot.com.es/

Eskerrik asko!!

2013-05-29

GURE BLOGA ROBIN FOOD PROGRAMAN



Gelan ikusi dugu baina hemen argitatzea falta zen, David de Jorge sukaldari ospetsua, bere saiotik agurra bidali digu egindako "Errezeten Bildumagatik".
Nor egon da honen atzetik? Silvia, Mikelen ama! Ospetsuak egingo gara honela jarraituz gero.

2013-05-28

PORROTXEN BISITALDIA ETA MARRAZKIA


Gaur Porrotx gure ikastolara etorri da, gelaz gela joan da. Gure gelara etorri denean txirula jotzen ari ginen. Txirula jotzen ari ginen bitartean bera gelaren erdian dantzatzen hasi da txori bat bezala. Esan digunez hori egin du txori bat sentitu delako gure abestiarekin.
Bukatu dugunean, arbela digitala nola erabiltzen den azaldu diogu. Harrituta geratu da ez duelako inoiz arbela digital bat ikusi. Berak ere frogatu nahi zuen eta marrazki hau egin digu. Marrazki honekin esan digu bihotz-bihotzez ilargia baino politagoak garela, irakaslea kenduta noski.
Azkenean argazkia digute eta guk bitartean "Eskuetan" abestia abestu dugu.

2013-02-24

JUUL KANTA ESTREINATU DUGU!



Ostiralean izan genuen kanta ezagutzeko aukera. Martxosoa eta erraz itsasten dena. Hasi ikasten, askotan abestu beharko dugu eta! Milaka istoria, mila abenturaaaaaaa!

2012-10-17

NAFARROA OINEZ 2012



Igande honetan Zizurren (Iruña ondoan) Nafarroa Oinezeko jaia dugu. Eguraldiak laguntzea espero dugu!

2012-10-05

Kilometroak 2012

Ea Vianatik baten bat animatzen den Andoaingo Kilometrora joaten. Eguraldi ona egingo du, beraz plan ederra duzue!

2012-02-13

RITAREN LIBURU BERRIA PROPOSATU NAHI?

Bihar datorkigu Mikel Valverde eta liburu berri bat idazteko ideiak emango dizkiogu. Ideia guztiak iruzkinen bitartez jasoko ditugu. Gure ideiaren bat hartzen badu, liburuan Erentzun Ikastolako haurrak eskertzeko eskatuko diogu. Ez da oso prezio garestia ditugun ideia on hauen truke, ezta?

2011-10-13

Nafarroa Oinez Tafallan!

Gelan komentatu dugu baina berriro ere gogoratu igande honetan Tafallan Nafarroa Oinez izango dugula. Gurasoak anima itzazue Tafallaraino gerturatzeko.