2019-01-19

FULTXO... ZURETZAT!!!!

Ikastolan zure hutsunea oso nabaria denez, 5. eta 6. mailakook zu protagonistatzat hartuta bideotxo batzuk dedikatu dizkizugu. Zure farre algarak ikastolatik entzuteko modukoak izango direlakoan...
Zuretzat Fultxo!



2017-11-05


GURE BIZIKLETA IRTEEREN 2.EGUNA

Oraingoan ezin esan eguraldia lagun ez genuenik! Txirrindulari profesional lez, hor ibili gara mahastietan barrena txirrin-txirrin eginez Vianako Tourra arazorik gabe gaindituz.

2017-10-19

ARTILEA LANTZEN

Asteazkeneko artilea lantzeko tailerra gogoratzeko bideotxo hau prestatu dugu. Zer iruditu zitzaizuen tailerra, nola pasa zenuten?



Zuen iruzkinak GELAKO BLOGAN espero ditugu!

2017-10-18

BEINTZAKO ANTZERKIAK

Gogoratzen gure gaubela? Parregarriak izan zineten, benetan. Ederra artista klasea gure. Hona hemen bertan antzezturikoak, motibazioa behar duzuen guztietan ikusteko eta parrez lehertzeko.