Bideo labur bat uzten dizuet, ingelesez dagoena, egun hauetan emandakoa irudien bidez hobeto ulertzeko.
Ea horrela den!
Gehiago jakiteko etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gehiago jakiteko etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2016-09-27
2016-03-22
LAN SEKTOREAK
Aste Santuko opoerren ondoren gai hau landuko dugu. Aurkezpen hau baliagarria izango zaizu lan sektoreak zer diren eta nola banatzen diren ikasteko.
LAN SEKTOREAK - ERREPASOA 2
LAN SEKTOREAK- Agrega
2016-03-21
PALANKAREN LEGEA JOLAS BATEN BIDEZ
Palankekin jolasteko joko paregabea dugu hau.
Esperimentatu, jolastu eta gogoratu Arquimedesek esan zuena:
"Euste puntu bat emaidazue eta mundua mugituko dut!"
2016-03-08
LABORATEGI BIRTUALA
Hemen dituzue esperimentu birtual gehiago egiteko esteka edo lotura.
Anima zaitezte kuxkuxeatzen. Seguru Nerea ibiliko dela!
2015-12-01
BIHARKO KARAOKEAN ABESTEKO
Agian baten batek ez daki abestia oraindik... Ez dut uste. Zorte on biharko karaokean!
Bertsio asko egin dira kanta honetatik abiatuta. Hemen pare bat:
Baina intereten pila dituzue. Zein da gehien gustatzen zaizuena?
2015-11-16
ARNASKETAREN INGURUAN GEHIAGO JAKITEKO
Arnasketaren inguruan aritzen ari gara egun hauetan. Norbaitek oraindik zalantzak baditu hemen azpian duzuen aurkezpenarekin seguru argituko duzuela.
Bestalde Anne Sadak laburpen bat prestatu zuen duela urte asko eta hemen ikus dezakezue.
Ez dago aitzakiarik beraz gaia behar bezala jakiteko!
Bestalde Anne Sadak laburpen bat prestatu zuen duela urte asko eta hemen ikus dezakezue.
Ez dago aitzakiarik beraz gaia behar bezala jakiteko!
2015-04-01
IKUSKEMENA ETA BEGIAK
KAIXO LAGUNAK!!
Bukatu berri dugun gaia sakonago lantzeko asmoz esperimentu bat egitea erabaki genuen. Argia, beroa eta soinua ikusi ditugu eta krokis ohardunak ere bai. Horrela, Iratik bere aitak emandako behi baten begia ekarri zuen. Gaur zatitu egin dugu, erretina, begi ninia, ikusmen-nerbioak etabar bilatzeko asmoz... Oso esperimentu arriskutsua izan da, izan ere, begia nahiko egun izan dugu barrura eta kanpora, kanpora eta barrura eta azkenean gaur hartu dugu tartea...eta...a zer nolako usaina!!!! KAR KAR KAR...Oso barregarria izan da, baietz???
2014-11-05
ABESTI BAT, BERTSIO UGARI
Aste honetan Mikel Laboaren "Txoria txori" abestia kantatzen ari gara. Esan genuen bezala, klasiko bat bihurtu da eta bertsio ugari ditu. Hemen, bideo zerrenda honetan, batzuk bildu ditut.
Zein da zuen gogokoena? Iruzkinetan erantzun.
2014-10-19
SPARTACUS IRAKURKETA: Ponpeia eta Espartako
Spartacus irakurgaian Ponpeia hiria agertzen da. Beheko bideoan Ponpeia gaur egun nolakoa den ikusiko duzue:
Spartacus pelikulari buruzko dokumentala:
On egin!
Spartacus pelikulari buruzko dokumentala:
On egin!
2014-09-18
KONTINENTEEN JITOA
Kontinenteak mugitzen direla ikasi dugu egun hauetan. Honen inguruan gehiago jakiteko bi bideo eta artikulo bat erantsita dituzue. Honela gehiago jakingo duzue.
Irakurtzeko artikulua hemen duzue.
Irakurtzeko artikulua hemen duzue.
2014-05-12
MATERIA, MATERIA ETA MATERIA GEHIAGO
2013-10-15
OZONO GERUZA - GURE BABESLEA
Ozono geruzaren gaia ahaztu baduzu edo garbi ez bazaizu geratu bideo honek agian lagunduko dizue.
Aditua bihurtu nahi izanez gero animazio honek lagunduko dizu:
Aditua bihurtu nahi izanez gero animazio honek lagunduko dizu:
Azken gauzatxo bat ez nahastu ozono geruza ozeanoarekin, ados?
2013-04-25
EDELWEISS abestia eta beste bideo batzuk
Gaur musikan abesti hau landu dugu. The Sound of Music (Sonrisas y lágrimas) pelikularen abesti sonatua da. Internetan bertsio asko aurki daitezke baina kasualitatez Ingalaterrako neska batek abesten duena aurkitu dut. Konkurtso batean ari da, lehenengo aldiz abesten duenean urduri jarri eta huts egiten du, bigarrenean lortzen du ordea.
Ahaztu aurretik, zer da edelweiss bat?
Lehenengo saiakera:
Bigarrena:
Pelikularen abestirik ospetsuena gaztelaniaz musikaletik hartuta:
Jatorrizko bertsioa pelikulan:
Zein da gehien gustatu zaizuena? Iruzkinetan ipini.
Ahaztu aurretik, zer da edelweiss bat?
Lehenengo saiakera:
Bigarrena:
Pelikularen abestirik ospetsuena gaztelaniaz musikaletik hartuta:
Jatorrizko bertsioa pelikulan:
Zein da gehien gustatu zaizuena? Iruzkinetan ipini.
2013-04-11
LITTLE ALCHEMIST - KIMIKARI TXIKIA
Aurrekoan Little Alchemist jokua aurkeztu nizuen. http://littlealchemy.com/
Zuetako batzuk hasi zarete elementu berriak sortzen: bonba atomikoak, bizitza, energia, landareak, ilargia...
Irudi honetan sor daitezkeen hainbat elementu ikusiko dituzue:

Eta zuek, zer da lortu duzuen gauzarik bitxiena?
Zuetako batzuk hasi zarete elementu berriak sortzen: bonba atomikoak, bizitza, energia, landareak, ilargia...
Irudi honetan sor daitezkeen hainbat elementu ikusiko dituzue:
Eta zuek, zer da lortu duzuen gauzarik bitxiena?
2013-03-25
JUUL KANTAREN KARAOKEA
Juul kantaren karaokea, eskatu didazuen bezala. Eztarriak berotu eta... abestera!
2012-11-23
Dancing in the Basque Country
Bideo hau ezin duzue galdu. Lagun batzuk elkartu eta hainbat hilabetetan zehar Euskal Herriko txoko politenak bisitatu zituzten eta bideo eder hau ekoiztu zuten. Zuen etxetik mugitu gabe bidai zoragarria egingo duzue.
Ikusten diren lekuetatik zeinetan egon zara zu?
Bukatzeko, akats izugarria du bideoak: Viana, Bargota eta Aras ez direla agertzen!
2012-11-15
EUSKAL HERRIKO PAISAIAK
Euskalerriko paisaiak anitzak dira. Goiko bideoan ikusten den bezala. Ikusi eta gozatu. Lekuren bat ezagutzen al duzu?
Hiriburuak eta probintziak errepasatu nahi badituzu:
Probintziak eta hiriburuak
2012-10-23
Grabitatearekin jolasean
Aurrekoan planeta eta eguzkiaren arteko grabitate indarrak aipatu genituen eta simuladore bat erakutsi nizuen planeten orbita eta grabitatearen indarrekin jolasteko:- Lau objektu arte ipin ditzakezu.
- Bere masa alda dezakezu.
- Norabidea ere bai.
- Abiadura.
Nahi duenak frogatzeko!
2012-10-15
Eguzki-sistema - Ikasi eta jolastu
| Eguzki sistema eskalan. |
Gelan komentatu ditugun baliabide batzuk, aztertu eta endredatzeko:
Eguzki-sistema 3D-n: Modelo interesgarria gure sistema hobeto ezagutzeko.
Gogoratu aurreko eguneko helbidean gai hau ere agertzen dela eta bukaeran joko bat proposatzen dizuetela.
Amaitzeko joko bat, Ace of Space. Planeta guztiak bisitatzek gai izango al zara?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





