Egun hauetan elektrizitatea eta magnetismoa (imanak) aztertzen ari gara. Biek erlazio zuzena dute: imanekin elektrizitatea sor dezakegu eta elektriziteatea erabiliz iman bat.
Azken honi elektroimana deitzen zaio. Gelan honelako bat egitea erabaki dugu. Hemen dituzue jarduera honen emaitzak eta azalpena bideotxo polit hauetan.
Anima zaitezte etxean honelako bat egiten!
Ingurunea eta euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ingurunea eta euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017-03-12
2016-11-05
ARNASKETA PRIMERAN EZAGUTZEKO
Arnasketaren prozesua aztertu dugu gelan gau. Bideo honek lagunduko dizu honen inguruan ikasitakoa finkatzen.
2016-06-26
ABENTURA MENDABIAKO SAKANA GAZIAN
Badirudi urrutira joan beharra dagoela ingurune bitxiak ezagutzeko, baina, ez dakigun arren, zenbait kasutan ondoan izateko zortea dugu.
Hauetako bat ibai Gaziaren sakana dugu, erraz egiten den paseotxo bat non historikoki eta geologikoki interesgarriak diren aztarnak aurki ditzakegun: abandonatutako gatzagak, euriak sortutako hondar fosilizatuak, marruskadurak sortutako formak, sedimentuak, laginak, igeltsuak... Gainera botanikaren ikuspuntutik ere merezi du toki honek, bertan hainbat landare halofito aurki baitaitezke, milazka eta salsola edo sosa (gaztelaniaz) esaterako.
Ez galdu 5. eta 6. mailakoek, gurasoekin batera, bisitatutako abentura paraje honen irudiak.
2016-06-19
TXERRITIK HESTEBETERA
Duela bi aste 5. eta 6. mailakoek hestebeteak nola egiten diren gertutik ikusteko aukera izan genuen El Bordón lantegia bisitatuz.
Hainbat urtez modu tradizionalean txerri eta ehizako hestekiak egiten egon eta gero,1989an sortu zen enpresa hau. Erabiltzen diren osagarriak aldatu ez arren, denborarekin eskuz egiten ziren hainbat prozesu mekanizatu dira. Eboluzio honen arrazoiak ezagutzea zen bisitako helburuetako bat.
Bisitaldiaren bukaeran ikasleek lukainka bana egiteko aukera izan zuten eta larunbata honetan jaso ahal izango dute. Jasotako harrera, hamaiketakoa barne, eskertu nahi dugu blog honetatik!
2016-04-15
LANAREN INGURUKO HIZTEGIA IKASI, HAU LANA!
Flash Card Deck created by Fultxo Crespo2164 with GoConqr
Hiztegia ikasteko baliabide hau duzue. Aprobetxatu eta lan egin ezazue!
Hiztegia ikasteko baliabide hau duzue. Aprobetxatu eta lan egin ezazue!
2016-04-14
HAZTEAREN ABANTAILAK BAKARRIZKETAREN IRAURKETA
Hazteak abantailak ekartzen al ditu? Alaitzen ustez, eragozpenak eta kontrako alde gehiago ditu nerabezaroak abantailak baino. Baina ez du umorerik galtzen gure "emakumetxoak".
Gelan bakarrizketa honen irakurketa dramatizatua egin dugu, grabatu eta hemen duzue bero-bero zuek entzun ahal izateko.
2016-04-13
INDUSTRIA IRAULTZA - ZELAKO GAUZA!
Beno, orain arte ezagutzen ez genuen kontzeptu batekin hasiko gara orain: Industria Iraultza.
Gai konplexua denez, hobe izango da bideo hauekin hastea.
Termino batzuen itzulpena:

Ariketak:
INDUSTRIA IRAULTZA EHn 1
INDUSTRIA IRAULTZA - LOTU
Gai konplexua denez, hobe izango da bideo hauekin hastea.
Termino batzuen itzulpena:
Ariketak:
INDUSTRIA IRAULTZA EHn 1
INDUSTRIA IRAULTZA - LOTU
2016-03-22
LAN SEKTOREAK
Aste Santuko opoerren ondoren gai hau landuko dugu. Aurkezpen hau baliagarria izango zaizu lan sektoreak zer diren eta nola banatzen diren ikasteko.
LAN SEKTOREAK - ERREPASOA 2
LAN SEKTOREAK- Agrega
2016-03-21
PALANKAREN LEGEA JOLAS BATEN BIDEZ
Palankekin jolasteko joko paregabea dugu hau.
Esperimentatu, jolastu eta gogoratu Arquimedesek esan zuena:
"Euste puntu bat emaidazue eta mundua mugituko dut!"
2016-03-15
LANABESAK ETA ERRAMINTEN IZENAK IKASTEN
Gaur bertan, ordu batean, lan hau egin dugu taldeka. Honela lanabes edo herraminta guzti hauen izena ikasiko dugu.
Primerako lana!
Primerako lana!
2016-03-14
ANTZERKIEN BIDEOAK MUNDUAK IKUSTEKO PREST!
Antzerki gidoia testua nola ekoizten den ikasi ondoren, antzerki desberdinak idatzi genituen. Gero hauetako batzuk taldeka aurrera eraman ditugu eta bideoz grabatu. Hona hemen emaitza.
Zorionak gelakide guztiei, lana primeran egiteaz gain oso istorio bitxiak sortu baitituzue!
Zorionak gelakide guztiei, lana primeran egiteaz gain oso istorio bitxiak sortu baitituzue!
2016-01-19
PAPERETIK AHORA
Gabonen aurretik bukatu genuen lan hau oraindik argitaratu gabe zegoen eta merezi zuen. Bideoaren "play" botoia sakatu aurretik gogora ezazue egin genuen lana:
Euskarako klasean esperientzia pertsonalak kontatzeko testuak landu genituen. Hau egiteko hainbat kontzeptu, esamolde eta idazteko teknikak ikasi zituzten ikasleek: iraganeko aditzen forma, zeharkako eta zuzeneko estiloa, ikuspuntua narrazio batean, aditzen denbora... Behin testuak idatzita zeudela, ahozko aurkezpen bat burutu genuen baita talde txikitan bideoz grabatu ere.
Emaitza hemen ikus eta entzun dezakezue.
Euskarako klasean esperientzia pertsonalak kontatzeko testuak landu genituen. Hau egiteko hainbat kontzeptu, esamolde eta idazteko teknikak ikasi zituzten ikasleek: iraganeko aditzen forma, zeharkako eta zuzeneko estiloa, ikuspuntua narrazio batean, aditzen denbora... Behin testuak idatzita zeudela, ahozko aurkezpen bat burutu genuen baita talde txikitan bideoz grabatu ere.
Emaitza hemen ikus eta entzun dezakezue.
2015-12-01
BIHARKO KARAOKEAN ABESTEKO
Agian baten batek ez daki abestia oraindik... Ez dut uste. Zorte on biharko karaokean!
Bertsio asko egin dira kanta honetatik abiatuta. Hemen pare bat:
Baina intereten pila dituzue. Zein da gehien gustatzen zaizuena?
2015-11-17
Zirkulazio aparatua, iraitz aparatua eta nerbio sistemaren inguruan gehiago ikasi nahi?
Hemen duzue informazio gehiago gaia osatzeko eta behar bezala ikasteko. Azterketa datorkigula!
Zirkulazio aparatuaren inguruko aurkezpenak eta galderak:
Bideotxo bat:
Iraitz aparatua eta iraizteko prozesua
Nerbio sistema
Zirkulazio aparatuaren inguruko aurkezpenak eta galderak:
Bideotxo bat:
Iraitz aparatua eta iraizteko prozesua
Nerbio sistema
2015-11-15
ZIRKULAZIO APARATUA
Bideo honek zirkulazio aparatuaren funtzionamendua hobeto ulertzen lagunduko digu.
2015-10-07
Harria gure inguruan
Gure inguruan leku askotan aurki daiteke harria. 5. eta 6. mailako ikasleek ederki erakutsi digute argazki hauek aukeratzen eta aurkezpen hau sortzean. Gustatzen al zaizue?
Harriaren inguruko hiztegia lantzeko kartak
Karta hauek erabiliz egun hauetan ikasi dugun hiztegia ikasi ahal izango duzu. Honekin ez baduzue froga gainditzen harri eta zur geldituko naiz. Asko ikasi, zuen irakasleak harrizko bihotza du eta!
Flash Card Deck created by Fultxo Crespo2164 with GoConqr
Flash Card Deck created by Fultxo Crespo2164 with GoConqr
2015-10-05
Badator Nafarroa Oinez!
Nafarroa Oinez 2015 Baztanen izango da, Nafarroako iparraldean, urriaren 18an.
Ikus eta entzun ezazue aurtengo kanta:
Eta 2016. urtean non izango da? Zein ikastolak antolatuko du?
Ikus eta entzun ezazue aurtengo kanta:
Eta 2016. urtean non izango da? Zein ikastolak antolatuko du?
2015-06-24
Materia eta elektrizitatea
Oraindik argitaratu gabe ditu bideo pare bat. Honetan 3. ebaluazioan eginiko esperientziak agertzen dira. Honekin zera ikasi genuen, aireak ez zuela pisatzen... edo bai, edo ez??? Airea materia al da? Oporrak materia al dira? Blog hau, material al da?
2015-05-25
Elektrizitatearekin jolasten... eta ikasten!
Bi jarduera hauekin elektrizitatearen funtzionamendua hobeto ulertuko duzu. Funtziona dezaten Java beharko duzu, kontuz Java instalatzerakoan, heldu bati laguntza eskatu nahi ez dituzun programak ez sartzeko.
Zirkuito elektrikoak sortzeko.
Elektrizitate estatikoa
Elektizitatea eta imanak.
Nola sortzen da elektrizitatea?
Zirkuito elektrikoak sortzeko.
Elektrizitate estatikoa
Elektizitatea eta imanak.
Nola sortzen da elektrizitatea?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

