2016-06-19

TXERRITIK HESTEBETERA



Duela bi aste 5. eta 6. mailakoek hestebeteak nola egiten diren gertutik ikusteko aukera izan genuen El Bordón lantegia bisitatuz.

Hainbat urtez modu tradizionalean txerri eta ehizako hestekiak egiten egon eta gero,1989an sortu zen enpresa hau. Erabiltzen diren osagarriak aldatu ez arren, denborarekin eskuz egiten ziren hainbat prozesu mekanizatu dira. Eboluzio honen arrazoiak ezagutzea zen bisitako helburuetako bat.

Bisitaldiaren bukaeran ikasleek lukainka bana egiteko aukera izan zuten eta larunbata honetan jaso ahal izango dute. Jasotako harrera, hamaiketakoa barne, eskertu nahi dugu blog honetatik!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!