Gizarte eta Natur etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gizarte eta Natur etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017-05-14

MAKINA SINPLEAK ZER DIREN ULERTZEA... SINPLEA DA

6. mailako ikasleek makina sinpleen inguruko proiektu txiki bat amaitu dute egun hauetan. Makina sinpleak elementu gutxi dituzten tresnak dira, aitzinean asmatu ziren eta gaur egun, aldaketaren batekin, erabiltzen dira oraindik.

Makina sinple mota desberdinak aztertzen hasi ziren (gurpila, tornua, arranpa, palanka...). Gero aukeratutako makina baten maketa sortu zuten eta, gidoitxo bat idatzi ondoren, 3. eta 5. mailako geletan aurkeztu zituzten.


Egia esan, 6. mailakoen azalpenen kalitatearekin, sinplea izan zen makina sinpleen funtzionamendua ulertzea. :-)

2015-10-26

ITSASOA ETA BERE PAISAIA EDERRAK


Cap Sud Ouest Pays Basque Espagne/Geoparkea... por Eric-Perrin

Itsasoa kanpoko eragile geologiko bezala ari gara aztertzen. Kostaldea higatu eta itsaslabarrak sortzen ditu, honela paisai zoragarriak agertuz. Hemen daudenak Gipuzkoakoak dira.
Honetaz gain ibaien bokaleetan uzten dituzten sedimentuak ikusiko dituzue baina Naturren ikasten ari garena alde batera utzi eta familiakoekin batera paraje eder hauetaz disfruta ezazue!

2015-09-23

Kontinenteen jitoaren teoria eta plaken tektonika

Lehenengo bideoa gelan ikusi dugu jada baina errepasatzeko hemen uzten dizuet.
Bigarrenak galdera bati erantzuten dio: zergatik mugitzen dira kontinenteak? Bideoa ikusi eta zure erantzuna behean utzi.





2014-09-11

MUNDUKO HISTORIA... 3 MINUTUTAN

Gelan ikusi genuen bideo hau oso egokia da 4. 5. eta 6. mailan hasten ari garen gaiak aurkezteko. Unibertsoaren sorreratik hasi eta gaur egun arteko bidaiatxo bat egiten da 3 minututan.
Zuen gurasoei erakutsi, gustatuko zaie eta.