Bideo labur bat uzten dizuet, ingelesez dagoena, egun hauetan emandakoa irudien bidez hobeto ulertzeko.
Ea horrela den!
Txanelako kontuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Txanelako kontuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2016-09-27
2016-03-08
LABORATEGI BIRTUALA
Hemen dituzue esperimentu birtual gehiago egiteko esteka edo lotura.
Anima zaitezte kuxkuxeatzen. Seguru Nerea ibiliko dela!
2015-11-16
ARNASKETAREN INGURUAN GEHIAGO JAKITEKO
Arnasketaren inguruan aritzen ari gara egun hauetan. Norbaitek oraindik zalantzak baditu hemen azpian duzuen aurkezpenarekin seguru argituko duzuela.
Bestalde Anne Sadak laburpen bat prestatu zuen duela urte asko eta hemen ikus dezakezue.
Ez dago aitzakiarik beraz gaia behar bezala jakiteko!
Bestalde Anne Sadak laburpen bat prestatu zuen duela urte asko eta hemen ikus dezakezue.
Ez dago aitzakiarik beraz gaia behar bezala jakiteko!
2014-10-19
SPARTACUS IRAKURKETA: Ponpeia eta Espartako
Spartacus irakurgaian Ponpeia hiria agertzen da. Beheko bideoan Ponpeia gaur egun nolakoa den ikusiko duzue:
Spartacus pelikulari buruzko dokumentala:
On egin!
Spartacus pelikulari buruzko dokumentala:
On egin!
2013-11-14
Ikastola ala arte galeria?
5. eta 6. mailako Gaztelania eta Arte Hezkuntzako lehengo unitateko proiektua ARTE GALERIA bat antolatzea zen eta honekin lotuta hainbat artisten lanak aztertu ditugu, biografia bat nola egiten den, argibideak nola idatzi eta hamaika gauza gehiago...
Emaitza 3. solairuko pasabidean dago eta ikusgarria da bene-benetan. Guraso eta familiakoak erakusketa ikustera gonbida itzazue. Ez ahaztu sinadura liburuan zeozer idazten!
Emaitza 3. solairuko pasabidean dago eta ikusgarria da bene-benetan. Guraso eta familiakoak erakusketa ikustera gonbida itzazue. Ez ahaztu sinadura liburuan zeozer idazten!
LH 5 IKT-rekin TOPERA!!
5. mailako ikasleok interes handia dugu IKT kontu hauetan eta gaur GOOGLE EARTH programarekin ibili gara. Euskal Herria, Viana, Ikastola, eta Iruñea bilatu ditugu, baita aurreko egunean Nafarroako hiriburuan bisitatutako lekuak. Gustora egon gara, ezta?
2013-10-25
Donatorekin fosilak aztertzen
Aurreko astean Donato Bienzobas etorri zitzaigun gelara bilduta dituen fosilak erakustera eta mundu horren inguruan hitz egitera.
Hitz berri asko ikasi genituen: trilobite, amonite, terebratulida, iknita, eta cropolito, esate baterako. Bestalde fosil bitxi asko ikusteko aukera izan genuen: arraultz formakoak, ostrak, maskorrak, marrazo baten hortza, garai bateko animalien gorotza. Azken hau, kropolitoa deiturikoa, dastatzen ausartu ginen!
Beno, bikaina izan zen. Idazlan batzuk idatzi ditugu honen inguruan, iruzkinetan zati batzuk ipiniko ditugu xehetasun gehiago izan dezazuen.

2013-10-23
BIG BANG EZTANDA DRAMATIZATZEN
Unibertsoaren sorreraren inguruan hainbat zalantza argitzeko bideotxoa duzue hau, gure gorputza erabiliz espazioko materia nola elkartu zen eta beranduago nola eztanda egin zuen dramatizatu dugu, zer iruditzen?
2013-10-15
OZONO GERUZA - GURE BABESLEA
Ozono geruzaren gaia ahaztu baduzu edo garbi ez bazaizu geratu bideo honek agian lagunduko dizue.
Aditua bihurtu nahi izanez gero animazio honek lagunduko dizu:
Aditua bihurtu nahi izanez gero animazio honek lagunduko dizu:
Azken gauzatxo bat ez nahastu ozono geruza ozeanoarekin, ados?
2013-10-08
Lurraren barneko egituraren maketa
Lurra barrenetik ezagutu nahi? Ez duzu kobazulo batera joan behar. 6. mailan egin ditugun maketekin ideia bat izango duzu.
Ikusi... eta ikasi!
Ikusi... eta ikasi!
2013-10-04
HARRIA GURE INGURUAN
Gizakiak harria betidanik erabili du zeregin desberdinetarako: babesteko, defendatzeko, bizitzeko, edertasuna sortzeko, norbait edo zerbait oroitzeko...
Hau erakusteko adibide batzuk bildu ditugu gelakide guztien laguntzaz. Ikusi, ikusi.
2013-05-28
Gure olerkien bilduma
Paperean kopiak atera ditugun arren hemen argitaratuta ditugu olerkiak munduko edozein txokotik irakurri ahal izateko.
Zorionak egindako lanagatik eta presta itzazue orain irakurtaldiak.
Zorionak egindako lanagatik eta presta itzazue orain irakurtaldiak.
2013-05-22
NORK APURTU DU ARKATZA?
Arkatz hau apurtuta agertu da gure gelan. Zergatik? Erantzunak iruzkinetan idatzi. Ez dira argitaratuko bihar arte.
2013-05-21
BADA GORROTO DUDAN LAGUN BAT...
Kostatu zaigu baina... hemen dago.
2013-04-25
GURE ERREZETA BILDUMA PREST!
Lan asko egin ondoren lortu dugu errezeta bilduma argiratzea. Duela hiru aste hasi ginen errezeta nola idazten zen aztertzen, gure errezetak idazten, zuzentzen, taldean aurkezten, garbira pasatzen, sitesera pasatzen, osagaiak lortzen, prestaketa egiten, bideoa grabatzen eta, azkenik, bideoa internetera igotzen eta sitesean txertatzen.... Uf, lan handia ezta? Txaloak merezi dituzue, bene-benetan asko saiatu zaretelako.
Errezetak biltzen dituen sitesa helbide honetan dago: http://errezetak2.erentzun.com
Astebukaerako lana, gurasoei erakustea, egin duzuena azaltzea, beraiekin bideoa ikustea eta iruzkin bat bidaltzea.
2013-04-09
ELIKAGAI ERAIKITZAILEAK
Hemen duzue elikagai eraikitzaileen aurkezpena. Gu espero dugu gustukoa izatea, eta zerbait ikastea.
Mila esker entzuteagatik. Agur!
ELIKAGAI ERREGULATZAILEAK
Gu Olaia, Ruben eta Uxue gara. Gure taldeari Elikagai Erregulatzaile eskema tokatu zaigu.
Hemen duzue gure eskema eta audioa.
Espero dugu gustatzea, eskerrik asko.
ELIKAGAI ENERGETIKOAK II
Gu Lucia B, Joseba eta Daniel gara eta hemen dugu Elikagai Energetikoen eskema eta audio bat, eskema hori azaltzen duena.
ELIKAGAI ENERGETIKOAK
2013-02-22
GKE BAT GURE GELAN
Aste honetan Enrique Garcia, ICLIko kidea etorri zitzaigun gelara. ICLI (Ingeniería para la Cooperación / Kooperaziorako Ingenieritza) gobernuz kanpoko erakunde bat da (GKE euskaraz, ONG gaztelaniaz) eta batez ere Afrikan eta Amerikan egiten du lan. Hainbat proiektu erakutsi zizkigun: azpiegiturak, eskolak, iturriak, ikastaroak, etab.; baita hango haur eta helduen bizitza nolakoa den kontatu ere.
Galdera batekin bukatu genuen: honen aurrean zer egin dezakegu?
Mila esker Enrike zure bisitagatik!
Hemen duzue berak erabilitako aurkezpena gurasoekin partekatzeko:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)