Bestelakoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bestelakoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017-10-18

BEINTZAKO ANTZERKIAK

Gogoratzen gure gaubela? Parregarriak izan zineten, benetan. Ederra artista klasea gure. Hona hemen bertan antzezturikoak, motibazioa behar duzuen guztietan ikusteko eta parrez lehertzeko.



2015-05-21

IKASTOLA ARGIA, IKASTOLA JASANGARRIA. GARBIKETA TEAM

Gaur gure ikastola Diario de Noticias egunkarian atera da albiste batean. Bertan aurten ingurugiroarekiko errespetua lantzeko aurrera eraman ditugun ekimenen inguruan hitz egiten da. Horien artean GARBIKETA TEAM. 


-Zer iruditzen zaizu zuri GARBIKETA TEAM ekimena? UTZI ZURE IRUZKINA!!!

2015-04-01

IKUSKEMENA ETA BEGIAK

KAIXO LAGUNAK!! 

Bukatu berri dugun gaia sakonago lantzeko asmoz esperimentu bat egitea erabaki genuen. Argia, beroa eta soinua ikusi ditugu eta krokis ohardunak ere bai. Horrela, Iratik bere aitak emandako behi baten begia ekarri zuen. Gaur zatitu egin dugu, erretina, begi ninia, ikusmen-nerbioak etabar bilatzeko asmoz... Oso esperimentu arriskutsua izan da, izan ere, begia nahiko egun izan dugu barrura eta kanpora, kanpora eta barrura eta azkenean gaur hartu dugu tartea...eta...a zer nolako usaina!!!! KAR KAR KAR...Oso barregarria izan da, baietz???


2014-10-25

LH 4-5-eko SUKALDARI TXIKIAK

Atzo LH 4-5. mailako ikasleak sukaldari lanetan ibili ginen. Vianako Udaletxeak antolatuta XVI. aste gastronomikoa ospatu genuen tailer txiki bat eginez. Aurten, txerria eta txerrikiak izan dira osagai nagusiak eta chef txikiek nahi adina errezeta prestatu genituen: pintxoak, pizzak.. BEGIRA ZE GOZOA ZEGOEN DENA!




2014-09-08

IKASTURTE BERRIA OSPATZEKO BIZKOTXOA IZAN DUGU!!

Gaur hasiera eman diogu ikasturte berriari eta ospatzeko, 3. zikloan berriak diren ikasleen artean urtebetetze bat izan dugu. ZORIONAK EIDER ESCOLAR! Horrela bai ondo hasi!!


2013-10-15

5. MAILAKO BIHURRIAK IRITSI DIRA!!!!!


KAIXO KAIXOOOO!!!!!!!

Lh 5. mailako ikasle bihurriak hemen gaude blog honetan zuekin lan egiteko eta gauzak ikasteko. Oraindik trebatzen ari gara IKT kontu hauetan, baina, tira, nahiko argiak gara eta berehala ikasiko dugu zuek dakizuena... Ondo izan!!!!!

2012-06-18

CARTA DE AJUSTES

Guraso batzuk ez dute ikusi, beste batzuk ez zuten ongi entzun... Hemen duzue azkenean CARTA DE AJUSTES, Ikasturte Bukaerako Jaialdirako prestatu genuena. Zuen lagunen artean zabal ezazue, ea 500 bisitarira heltzen garen!

GURE KOMIKI BARREGARRIAK

Gaur Stripgenerator tresnarekin esperimentatzen ibili gara eta komiki ederrak atera zaizkigu. Begira itzazu eta gehien gustatzen zaizuna adierazi.

Komiki guztien bilduma hemen:

Komiki gehiago egin nahi badituzu Pixton ere proba dezakezu. Egiten badituzue, ikaskideekin zabaldu!

2012-02-27

ANIMAZIO TAILERRA

Hemen daukazue nik egindako animazio bat, nire etxean egin nuen. Ura adierazten du, baina beste material batzuekin eginda dago, paper urdina, albala eta gasa. Gustatu zaizue? Iruzkinetan jarri.




2012-02-13

RITAREN LIBURU BERRIA PROPOSATU NAHI?

Bihar datorkigu Mikel Valverde eta liburu berri bat idazteko ideiak emango dizkiogu. Ideia guztiak iruzkinen bitartez jasoko ditugu. Gure ideiaren bat hartzen badu, liburuan Erentzun Ikastolako haurrak eskertzeko eskatuko diogu. Ez da oso prezio garestia ditugun ideia on hauen truke, ezta?

ANIMAZIO TAILERRA

Begira zer aurkeztu genuen anima Deban, ez dugu irabazi baina beno.

2012-01-30

ANIMAZIO TAILERRA: PERTSONEKIN

Animazio tailerrean gauza ezberdinak egiten ari gara, eta oraingo honetan pertsonekin ibili gara, lurrean etzanda eta ere zutik. Oso polita gelditu da, eta espero dugu asko gustatzea.

2011-11-28

Eta oreoak??

Asier hemen daukazu Oreoak abestia. Bizardunak da, talde nafartarra. Oreoak, oreoak!!



Eta Loretxoa!! Beste egun baterako.

2011-11-19

ANIMAZIO TAILERRAREN BIGARREN LANA

Erentzun Ikastola ezagutzen al duzu? Animazio tailerrean egin duten bigarren bideo honekin modu berezi batez ezagutuko dugu. Ez galdu bideoa, sorpresak daude eta.

2011-11-04

FLIPBOOKA: FLIPATZEKO LIBURUA

Gelako batzuk animazio tailerrera goaz, eta gauza asko ikasten ari gara. Bideo honetan flipbook bat agertzen da, liburu bat  da eta bertan marrazki asko egiten, marrazki bizidunak bezalako efektua egiten du.
   


Zuen iritzia espero dut!

2011-04-13

IRAKURKETAREN DANTZA



Irakurketaren Eguna ospatzeko dantza hau antolatu dute Bizkaiko Abusu herriko ikasleek. Ea guk antzeko zerbait egin dezakegun. Pentsatu, pentsatu!

2011-02-14

GURE LAGUN MISTERIOTSUA

Duela urte bat edo bi ikastolara norbait ailegatu zen. Norbait horrek, ikastolan gaua eta eguna pasatzen ditu. Gu saiatzen gara bera kanpora ateratzen. Baina ez garenean konturatzen gure laguna berriro dator.

Nortaz ari gara hitz egiten?

Oharra: Asmatzen duten lehenengo hiruek saria eramango dute.

2011-01-01

Urte Berri On


Zorionak eta Urte Berri On 2011. 
Ederki pasa geratzen zaizkizuen egunetan eta ongi hasi urtea!