Konpetentziak lantzeko proiektuen zerrendan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek egindakoa aipatzea merezi du. Honetan bizikleta da interes zentroa, eta honen inguruan jarduera ezberdinak eramaten dira aurrera: bizikletaren historiaren laburpena, Vianan egiten den bizikletaren erabilpenaren analisia, bizikleta makina bezala, nola konpondu gurpil baten zuloa, bizikleta berri baten diseinua...
Proiektu hau %100an digitalki egin dugula azpimarratu beharra dago. Gelan ditugun eramangarriak erabili ditugu eta, bestalde, hodeian lan egin dugu Google Drive erabiliz. Salbuespen bakarra: bizikletaren zuloa konpontzearen unea. Hau, momentuz, eskuz egin behar dugu, ez dugu hau egiteko programarik aurkitu eta! ;-)
Zuen txanda orain, nola sentitu zineten?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!