2013-11-17

FOSILEN EHIZA EZKARAIEN... ETA BASURDE BAT

Aurreko asteburuan 6. mailako ikasle eta gurasoak ateraldi bat egin genuen Ezkaraira. Helburua Jurasikoko  animaliak ehizatzea zen. Dinosauroak harrapatzera?, pentsatuko duzue agian. Ez, hauek aspalditik desagertu baitziren, garari horretako fosilez ari gara, Errioxa eta inguruko lurrak itsaso bat zirenean hemen bizi zirenak.
Esperientzia paregabea izan zen, gutako inork ez baitzuen inoiz fosilen bat aurkitu eta "ehizaren" emaitzak oso positiboak: bibalboen oskolak, belenite beltz batzuk, amonite ederrak... Basurde bat ere agertu zitzaigun, baina honi buruz ez dugu hemen detailerik emango, interesa baduzue, parte hartu zutenei galdetu.
Dudarik gabe, Inguruneko lehenengo unitatea, geologiari buruzkoa, amaitzeko modurik borobilena izan da hau.



Eta basurdearen argazkia?

9 iruzkin:

  1. Oso fosil politak artu genuen, nire gustokoena Leyre hartu zuena izan zan.

    ErantzunEzabatu
  2. Zeguru oso ondo pasa zenutala.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bai baina Mikel basurdearekin!!!

      (Rubenen aita).

      Ezabatu
  3. Bai oso ondo pasatu genuen. Hurrengo urtean zuek, LH5, baina ez duzue gu bezalako fosil politak aurkituko.

    ErantzunEzabatu
  4. Basurdeak fosil guztiak jango zituen agian, datorren urtean arazoak izango ditugu...

    ErantzunEzabatu
  5. Au sustoa sartu zigula Uxue, Aitor, Joseba, Ander eta niri.

    ErantzunEzabatu
  6. Zeguru bikain pasa zenutela!

    ErantzunEzabatu
  7. Ze ondo pasa genuen ni berriro hurrengo urtean!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  8. Oso ongi pasa genuen bai bai

    ErantzunEzabatu

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!