2015-10-18

ZERAINGO EGONALDIA

Urriaren 14tik 16ra, 4. 5. eta 6. mailako ikasleek hiru egun zoragarri pasa ditugu Zeraingo (Gipuzkoa) Hariztierdi aterpetxean.

Egonaldi honen helburuak anitzak ziren: ikaskideekin elkarrekin bizitzea, ingurugiro euskaldun batean euskara praktikan jartzea eta Goierriko txoko eder honen paisaia, historia eta lanbideak bertatik bertara ezagutzea.  

Asko eta era askotakoak izan dira burutu ditugun ekintzak: Aizpea meategia eta XIX. mendeko zerrategia bisitatu, etnografia museoa eta herriko kartzela ikusi, erlezantza tailerraz gozatu, taloak egin... argazki galeria honek gure abenturen inguruko detaile gehiago emango dizkizue. Disfrutatu!

3 iruzkin:

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!