Bigarren ebaluazioko lehenengo astean 6. mailakoek "Europako bidaia" proiektua amaitu zuten, inguruneko Europako gaia osatzeko baliagarria izan zaiguna.
Proiektuaren helburuak hauek dira: ikasleek taldeka lan egiten ikastea, informazioa era eraginkor batez aurkitzea, informazio esanguratsuena hautatzen jakitea eta, azkenik, publikoan azaltzeko gai izatea formatu ezberdinak erabiliz.
Horretarako libreki hautatzen duten Europako hiriburura bidaia bat prestatzea proposatu zaie. Hau prestatzeko hiriburu eta estatuko oinarrizko informazioa bilatuko dute: kokapena, populazioa, orografĂa, klima, hizkuntzak, txanponak, monumentuak, gastronomia. Gainera hegalaldi eta hotel bat hautatu behar dute duten diru baliabideak kontuan hartuz eta aurrekontutxo bat osatu behar dute. Bukatzeko informazio hau aurkezpen baten bitartez klasekoei aurkeztuko diete Google tresnak erabiliz. Den-dena digitalki, papera erabili gabe.
Proiektuaren sitesaren helbidea, aurkezpenen argazkiak eta aurkezpenak uzten dizkizuegu balora ditzazuen. Orain bidaiaren ametsa egiteko dirua falta zaigu, baina hau... proiektu berri bat izan zitekeen, ezta?
Aurkezpenak ikusi nahi badituzue, gehiago irakurrin klikatu.
Ze guay imnoak!
ErantzunEzabatuEta denak batera jarriz ez daude gaizki, politak dira!
EzabatuOso ondo pasa genuen, portatilekin.
ErantzunEzabatuLas Diapositivas muy interesantes, te informan de todo
ErantzunEzabatuJoe! Ni hotelera joan nahi nuen!
ErantzunEzabatuOso oso ondo pasatu genuen, taldeka gauza guztiak prestatzen.
ErantzunEzabatuOso ondo atera zen.
ErantzunEzabatulondresekoa da oberenaaaaaa!!!!!1
ErantzunEzabatuOso ongi egin genuen guztiok
ErantzunEzabatuOso ondo egin duzue
ErantzunEzabatu