2014-01-24

Europan zehar bidaiatu Vianatik atera gabe!

Bigarren ebaluazioko lehenengo astean 6. mailakoek "Europako bidaia" proiektua amaitu zuten, inguruneko Europako gaia osatzeko baliagarria izan zaiguna.

Proiektuaren helburuak hauek dira: ikasleek taldeka lan egiten ikastea, informazioa era eraginkor batez aurkitzea, informazio esanguratsuena hautatzen jakitea eta, azkenik, publikoan azaltzeko gai izatea formatu ezberdinak erabiliz.

Horretarako libreki hautatzen duten Europako hiriburura bidaia bat prestatzea proposatu zaie. Hau prestatzeko hiriburu eta estatuko oinarrizko informazioa bilatuko dute: kokapena, populazioa, orografĂ­a, klima, hizkuntzak, txanponak, monumentuak, gastronomia. Gainera hegalaldi eta hotel bat hautatu behar dute duten diru baliabideak kontuan hartuz eta aurrekontutxo bat osatu behar dute. Bukatzeko informazio hau aurkezpen baten bitartez klasekoei aurkeztuko diete Google tresnak erabiliz. Den-dena digitalki, papera erabili gabe.

Proiektuaren sitesaren helbidea, aurkezpenen argazkiak eta aurkezpenak uzten dizkizuegu balora ditzazuen. Orain bidaiaren ametsa egiteko dirua falta zaigu, baina hau... proiektu berri bat izan zitekeen, ezta?



Aurkezpenak ikusi nahi badituzue, gehiago irakurrin klikatu.









10 iruzkin:

  1. Erantzunak
    1. Eta denak batera jarriz ez daude gaizki, politak dira!

      Ezabatu
  2. Oso ondo pasa genuen, portatilekin.

    ErantzunEzabatu
  3. Las Diapositivas muy interesantes, te informan de todo

    ErantzunEzabatu
  4. Joe! Ni hotelera joan nahi nuen!

    ErantzunEzabatu
  5. Oso oso ondo pasatu genuen, taldeka gauza guztiak prestatzen.

    ErantzunEzabatu
  6. Oso ondo atera zen.

    ErantzunEzabatu
  7. londresekoa da oberenaaaaaa!!!!!1

    ErantzunEzabatu
  8. Oso ongi egin genuen guztiok

    ErantzunEzabatu
  9. Oso ondo egin duzue

    ErantzunEzabatu

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!