2019-01-19

FULTXO... ZURETZAT!!!!

Ikastolan zure hutsunea oso nabaria denez, 5. eta 6. mailakook zu protagonistatzat hartuta bideotxo batzuk dedikatu dizkizugu. Zure farre algarak ikastolatik entzuteko modukoak izango direlakoan...
Zuretzat Fultxo!



2017-11-05


GURE BIZIKLETA IRTEEREN 2.EGUNA

Oraingoan ezin esan eguraldia lagun ez genuenik! Txirrindulari profesional lez, hor ibili gara mahastietan barrena txirrin-txirrin eginez Vianako Tourra arazorik gabe gaindituz.

2017-10-19

ARTILEA LANTZEN

Asteazkeneko artilea lantzeko tailerra gogoratzeko bideotxo hau prestatu dugu. Zer iruditu zitzaizuen tailerra, nola pasa zenuten?



Zuen iruzkinak GELAKO BLOGAN espero ditugu!

2017-10-18

BEINTZAKO ANTZERKIAK

Gogoratzen gure gaubela? Parregarriak izan zineten, benetan. Ederra artista klasea gure. Hona hemen bertan antzezturikoak, motibazioa behar duzuen guztietan ikusteko eta parrez lehertzeko.



2017-06-19

ENTZUN ERENTZUN BIDEO BLOGA - IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIKO BIDEOA

Urtero legez Ikasturte Bukaerako Jaialdirako 6. mailakoek bideotxo bat prestatu dugu. Ikasturte honetan ikastolan izan ditugun berrikuntzak, albisteak eta kotileoak biltzen ditu umorezko ikuspegi batez.



Ea gustuko duzuen, gogoratu 10.000 like baino gehiago lortzen badugu... hurrengo urtean berriz egingo dugu... Ki va!



2017-05-14

MAKINA SINPLEAK ZER DIREN ULERTZEA... SINPLEA DA

6. mailako ikasleek makina sinpleen inguruko proiektu txiki bat amaitu dute egun hauetan. Makina sinpleak elementu gutxi dituzten tresnak dira, aitzinean asmatu ziren eta gaur egun, aldaketaren batekin, erabiltzen dira oraindik.

Makina sinple mota desberdinak aztertzen hasi ziren (gurpila, tornua, arranpa, palanka...). Gero aukeratutako makina baten maketa sortu zuten eta, gidoitxo bat idatzi ondoren, 3. eta 5. mailako geletan aurkeztu zituzten.


Egia esan, 6. mailakoen azalpenen kalitatearekin, sinplea izan zen makina sinpleen funtzionamendua ulertzea. :-)

2017-04-03

NORA JOANGO GARA OPORRETAN?

6. mailakoek antzerki hauek prestatu dituzte galdera hau erantzuten. Familia batzuk agertzen dira bertan eta, entzungo duzuen bezala, zer egingo duten ez dago batere garbi!







Guztietatik zein da gehien gustatu zaizuena?

2017-03-12

Elektrizitatea eta magnetismoa: elektroimana sortu dugu!

Egun hauetan elektrizitatea eta magnetismoa (imanak) aztertzen ari gara. Biek erlazio zuzena dute: imanekin elektrizitatea sor dezakegu eta elektriziteatea erabiliz iman bat.

Azken honi elektroimana deitzen zaio. Gelan honelako bat egitea erabaki dugu. Hemen dituzue jarduera honen emaitzak eta azalpena bideotxo polit hauetan.

Anima zaitezte etxean honelako bat egiten!





2016-12-20

ARGAZKI-ISTORIO MUNDIALAK

Lehenengo ebaluazioaren bukaeran 5. eta 6. mailakoek erakusketa bat egin genuen Lenguako proiektuaren barruan sortu genituen argazki-istorioekin. Argazki-istorio bat ipuin labur bat da, berezitasun bat duena, irudiak garrantzi handia du testuarekin alderatuz.

Hauek sortzeko gure sormena, teknologia eta taldekideen laguntza erabili dugu. Azken hauen paperak izan du bere pisua bukaerako emaitzan: akatsak zuzenduz, hobekuntzak proposatuz eta aktore moduan parte hartuz borobildu baitituzte istorioak.

Emaitza itzela izan da, hori dela eta gurasoak gonbidatu genituen egindakoaz gozatzeko. Lanen kalitatea eta sormena ikusita harrituta gelditu ziren oso. Ez al dituzu oraindik ikusi?

2016-11-26

6. MAILAKOEN MANNEQUIN CHALLENGE



6. mailan gehitu gara "mannequin challenge" modara eta gurea prestatu dugu. Astean zehar egindako lan gogorraren oparia izan da. Ea gustuko duguzen.

Ez zuek, 5. mailakoak, ez al zarete ausartzen antzeko bat egiten? Zuen "maniki erronka" ikusteko irrikatan gaude!

2016-11-25

11 URTEKO ABESLARI BERRI BAT ATERA DA MUNDURA


Youtuber bat izaten hasi zen eta duela aste bat, Eukene, La voz kids irabazi zuen. Abesti polit bat abestu zuen bera eginda. Hurrengo urtarrilean disko bat aterako du, ohiuka diskografikaren laguntzarekin.
Oso famatua izango da hemendik bi urtetara. 
 

MIKEL ATLETISMO ESKOLEN ARTEKOA IRABAZLEA

Mikel atletismo eskolen arteko txapelketa irabazle izan zen.
Atzo, larunbata,Mikelek irabazi zuen lasterketa.
Poza handiarekin bizi zuen lasterketa.
Logroñon bizi zen  txapelketa, jende franko egon zen.
Mikelek txalo zaparrada jaso zituen  zati banaketan.
Espero dugu honelako sari gehiago jazotzea hemendik aurrera.

2016-11-24

ERENTZUNGO IKASLE BATEK IRABAZTEN DU ARTISAUTZA AZOKAREN SARIA


 Ioar Naroa, Erentzun ikastolako ikasle batek Vianako Artisautza Azokako saria irabazi zuen apirilean.
Saria artisautza produktuak zituen saski bat zen. Berak esaten du gazta bar erozi zuelako irabazi zuen sari polita.

Esan duenez, berdin ematen dio hurrengoan ez irabaztea, oso pozik dagoelako.

NAHIAK IRABAZTEN DU TROFEO BAT GIMNASIA ERRITMIKOAN

 




Atzo, kiroldegian ospatu zen aurtengo lehen txapelketa eta sari banaketan Nahia Fernándezek irabazi zuen. 

Lehenengo postuan geratu zen eta bere lagunek txalo pila bota zituzten bere laguna zelako. Nahiak esan zuen ez zuela uste irabaziko zuela eta bere familia oso pozik geratu ziren.

Handik aurrera bere lagunak eta failiakoak oso pozik geratu ziren.



ESKUBALOIKO PARTIDUA

Eskubaloiko talde irabazlea.

Heren egun azaroaren 5 ean, larunbata, Vianako ezkubaloiko alebin taldeak Vianan jokatu zuten.Han jende pila bildu zen partidua ikustera eta giro aparta zegoen. 
Talde horretan neska eta mutilek jokatzen zuten eta bakarrik 10 ziren. Gustiek oso hondo aritu ziren eta horri esker irabazi zuten. Baina Ainarari eman zioten zaria.

EIDER IRUJO VIANAN IRABAZI DU XAKE TXAPELKETA



2016 eko ekainaren 5ean, Vianan Erentzun ikastolan egin zen, lehenengo xake txapelketa.

Jende ugari egon zen ikusten. Urte askotako jendea egon zen 7 urtetik 11 urtera. Eider Irujo 10 urteekin izan zen txapelduna. Irriketan dago ailegatzea hurrengo txapelketa. 

Trofeo handi bat eta diploma eman zioten irabazteagatik lehenengo saria. Hor bere etxeko apalategian gordeta dauka hurrengo txapelketa ez galdu.

NAROA DUQUE SÁENZ-LÓPEZ ESKOLARTEKO ESKUBALOI TXAPELKETAN IRABAZLE


2016ko irailaren 17an, eskolako frontoian ospatu zen txapelketa bat, eskubaloi jokalarientzat. Nafarroako jokalari guztiak gonbidaturik, 632 pertsona aurkeztu ziren.

10-14 urteko kategorian Naroa Duque Saenz-Lopez izan zen irabazlea.

Kritika asko egon dira, atezaina irabazlearen familiakoa zelako. Azkenean, argi geratu da ez zela tranparik egon.

AMAIURREK IRABAZI DU HARRIBITXI BAT



Amaiur, munduko aktoresarik hoberena da. Aurreko egunean, Donostian bere film bat estreinatu zuen, 1ordu ilara zegoen. Bera oso lotsatuta egon zen. Orain , bi aste  eta gero, mundu osoan, 2.000 miloi pertsonek ikusi izan dute. Bera pozik dago, baina kalean jende guztiak argazki bat ateratzea eskatzen diote.

Bere fans-ei musu bat eman nahi dio.

Amaiur beste proiektu batean sartu da.