2016-12-20

ARGAZKI-ISTORIO MUNDIALAK

Lehenengo ebaluazioaren bukaeran 5. eta 6. mailakoek erakusketa bat egin genuen Lenguako proiektuaren barruan sortu genituen argazki-istorioekin. Argazki-istorio bat ipuin labur bat da, berezitasun bat duena, irudiak garrantzi handia du testuarekin alderatuz.

Hauek sortzeko gure sormena, teknologia eta taldekideen laguntza erabili dugu. Azken hauen paperak izan du bere pisua bukaerako emaitzan: akatsak zuzenduz, hobekuntzak proposatuz eta aktore moduan parte hartuz borobildu baitituzte istorioak.

Emaitza itzela izan da, hori dela eta gurasoak gonbidatu genituen egindakoaz gozatzeko. Lanen kalitatea eta sormena ikusita harrituta gelditu ziren oso. Ez al dituzu oraindik ikusi?

1 iruzkin:

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!