2015-01-24

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTUAK

Kaixo lagunak. Hau da duela 5 urte ikasle batek egindako esperientzia. Liburuan ikusi dugu baina ez dugu egiteko astirik izan. Norbait animatzen bada blogan argitaratuko dugu.

1. esperimentua:


Esperimentu hauek etxean egiteko ziren eta nik etxean egin nituen.  Lehenengoan arnasa hartu gabe bularraldea neurtu behar zen eta gero arnasa hartu eta gero. Bigarrenean, noski, sabelaldeak zentimetro batzuk irabazten ditu.
  • Zergatik zabaltzen eta estutzen da bularraldea? Birikak zabaltzen direlako eta airez betetzen direlako.
  • Zergatik mugitzen da sabela barrurantz eta kanporantz? Diafragma gora eta behera mugitzen delako.
2. esperimentua:



Bigarren esperimentuan ur botila bat urez bete eta hodi baten bitartez ahalik eta aire gehien bota behar zenuen asnasaldi batean.

  • Zer gertatu da botilako urarekin? Ba, airea botilan sartu dela eta ura joan dela poliki-polikiz. Airea sartu dugulako botilan.
  • Denok berdina daukazue? Ez, nire amak egin zuen eta aire gehiago atera zuen. Horri birika edukiera deitzen omen zaio.
Beno, hau izan da dena. Kostatu zait blogean idaztea baina azkenean egin dut. Espero dut Fultxok nota igotzea.

4 iruzkin:

  1. Asko gustatu zait zure esperimentuak, eta seguruen Fultxo nota igo zizula.

    ErantzunEzabatu
  2. niri ere gustatu sait oso omdo dago

    ErantzunEzabatu
  3. Fultxo gureak faltatzen dira. Baina ondo dago eskerrik asko ahal duzunean beste batzuk jarri.

    ErantzunEzabatu
  4. Niri ere asko gustatu zait.

    ErantzunEzabatu

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!