2013-02-22

GKE BAT GURE GELAN


Aste honetan Enrique Garcia, ICLIko kidea etorri zitzaigun gelara. ICLI (Ingeniería para la Cooperación / Kooperaziorako Ingenieritza) gobernuz kanpoko erakunde bat da (GKE euskaraz, ONG gaztelaniaz) eta batez ere Afrikan eta Amerikan egiten du lan. Hainbat proiektu erakutsi zizkigun: azpiegiturak, eskolak, iturriak, ikastaroak, etab.; baita hango haur eta helduen bizitza nolakoa den kontatu ere.
Galdera batekin bukatu genuen: honen aurrean zer egin dezakegu?
Mila esker Enrike zure bisitagatik!

Hemen duzue berak erabilitako aurkezpena gurasoekin partekatzeko:


Publish at Calameo or read more publications.

Zer iruditu zitzaizuen hitzaldia? Zer ikasi duzue? 

14 iruzkin:

  1. Oso interesgarria izan zen.
    Ez dutela gauza asko, baina irribarrea denek dutela.

    ErantzunEzabatu
  2. Oso interesgarria izan zen nik ez nekien hain beste gauzak Angolatik Panamatik San Salvadortik Nikaraguatik Hondurastik etc... Eta ba hori oso interesgarria izan zaela.

    ErantzunEzabatu
  3. Oso ongi eta oso interesgarria izan zen, nik banekien pobrezia dagoen tokitan beti farrezka zeudeten.

    ErantzunEzabatu
  4. Oso ondo egon zen, eta Ruben esaten duen bezala, oso interesgarria ere bai. Niretzat gehien gustatu zitzaidana "¿Que tienen en común estas fotografías?" izan zen.

    ErantzunEzabatu
  5. Oso jatorra da zure osaba Leyre. Eta gainera interesgarria.

    ErantzunEzabatu
  6. Oso interesgarria izan zen.
    Nik ikasi dut GKE-koak ez dutela dirua irabasten baina bai poza.

    ErantzunEzabatu
  7. Oso politak dira argaskiak,eta oso interesgarria da GKE-batean lan egitea.

    ErantzunEzabatu
  8. Primeran zuen iruzkinak baina gauza bat ez ahaztu. Haur horiek umorea eta irrifarrea dute baina sufritzen dira ere bai!

    ErantzunEzabatu
  9. Eskatu behar nion bere firma gogorayzeko Tailandian egon zela.

    jajajajaja!!!!

    ErantzunEzabatu
  10. Nire uztez super interesgarria izan zen, eta oso ondo pasatu nuen.

    ErantzunEzabatu
  11. Nik ikasi dut nola bizitzen duten munduko beste pertsona batzuk eta zer egiten duen GKE batek eta da bilatzen dituela pertsonak gero pertsona oriek gai izateko adibidez elektrizitatea konpontzea.

    ErantzunEzabatu
  12. Oso ondo egon zen eta oso interesgarria, eta Luciak esaten duenez GKE batean lan egitea oso ondo dago.

    ErantzunEzabatu
  13. Niri asko gustatu sait, baina batzuk arrasoi asko suten.

    ErantzunEzabatu
  14. Ni ere oso gustura egon nintzen, batez ere zuen artean oso giro ona ikusi nuelako. Zorionak zuei eta zure irakasleari (Enrike)

    ErantzunEzabatu

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!