2012-05-13

ANDOAINGO ATERALDIA, ARGAZKIAK ETA EBALUAZIOA

Maiatzaren 9tik 11era Andoainen izan gara bertako baliabide kulturalak probesteko asmoz. La Salle-Berrozpe ikastetxean lo egin dugu eta ekintza kultural desberdinak egin ditugu hiru egun hauetan: Eureka! zientzia museoa bisitatu, Donostiako bazterrak eta eraikin enblematikoak ezagutu, elkarte gastronomiko batean afaldu eta Leitzaran bailaran barna ibili besteak beste. Honetaz gain Andoaingo bere adineko gazteekin jolasteko aukera izan dugu.
Dakizuenez ateraldi hau Oiongo San Bizente ikastolako 5. mailako ikasleekin batera egin izan da, guztira 29 ikasle izan gara eta bi irakasle: Fultxo eta Arturo.
La Salle-Berrozpe ikastetxeko irakasleengandik jasotako arreta eta laguntza eskertu nahi dugu. Mila esker!

Nola pasa duzue? Zer da gehien gustatu zaizuena? Ostiralerako zuen erantzunak ikusi nahi ditut. Tutoretzako  notarako balioko du.

17 iruzkin:

  1. Ni, oso ondo pasa dut. Ez dut gauza bakarra, dena gustoko izan dut.

    ErantzunEzabatu
  2. Nik oso ondo pasa dut. Gehien gustatu zitzaidana zientzia museoa izan zen baina iada ikusita nuen lehendik. Gutxien gustatu zitzaidana, Donostiako "La Concha" hondartzatik joan ginela eta ezin ginen bainatu! Baina horretaz gain dena oso polita zen eta funikularra ere gustatu zitzaidan.

    ErantzunEzabatu
  3. Nik hemen Bianan oso ondo pasa dut, Asteazkena eta Osteguna 10:15 Intzarekin joan nintzen eta bi gun hoietan mateko gauza guztiak egin nituen gero osiralean hemen etxean gelditu nintzen eta oso ongi etxerakolan batzuk egiten telebista baino ikusten.
    Nahiba duzue gheiago jakin irakurri nire r.p. ea data hau da 2012-5-11 uzte dizuet ikustea baina bakarrik hori ez kotileatu besteak agurrrrrrrrrrr.

    ErantzunEzabatu
  4. Nik oso ongi hemen Bianan Astazkena eta Osteguna, Intzarekin joan naiz eta Ostiralean, hemen etxean telebista ikusten baino etxerakolan batzuk egiten.
    Nahiba duzue ghegiago jakin ikuzi nire R.P. uzten dizuet data hau da 2012-5-11 ikusi bakarrik hori eta ez besteak ez kotileatu mezedez beno agurrrrrrrrrr

    ErantzunEzabatu
  5. Nire ustes nire ateraldi gustokoena izan da.

    ErantzunEzabatu
  6. Nik oso ondo pasa nuen, dena asko gustatu zitzaidan, hondartza bobba bat izan zen eta gero telepizzan buaaah eree ibaian oso ondo pasa nuen baloiari harriak botatzen,ere lagun azko egin ditut: Oionekoak (bat esagutzen nuen) eta ere Andoainkoak. Eree oso oso ondo pasa nuen joan giñenean afaltzera Andoaingo beste restaurante batera ze or Fultxok eta Arturok utzi ziguten bakarrik parkean eta or oso ondo pasa nuen. ATERALDIA PRIMERAN EGON DA!!!!
    ANNDOAINN!!!

    ErantzunEzabatu
  7. Nik oso ondo pasa nuen, gehien gustatu zaidana izan da museoan eta ondartzan. Ondartzan geudenean guztatu zitzaidan baina nik nai nuen zartu guztia. Ez zaidana guztatu izan da beroa 37 gradu nirentzat azko da eta bero ori ez da vianakoa bezala txarrago.

    ErantzunEzabatu
  8. Nik oso ondo papsa nuen Andoaingo ateraldian. Asko gustatu zitzaidan kutxa espazioa eta azkenengo egunean egin genuen ibilaldia. Kartetan jolasten ondo pasa nuen, baina jendea ez zuen errespetatzen eta gurekin sartzen ziren. Besoarekin ezin izan nituen egin beste guztion ekintzak. Baina hori kenduta, oso ondo pasa nuen.

    ErantzunEzabatu
  9. Nik oso ondo pasa nuen Andoainen. Gehien gustatu zitzaidana izan zen ondartzan egon ginenean, funikularrean igo ginenean eta hibaira joan ginenean, gainera, oso polita zen guztia. Janaria oso ona zegoen. Eta eskertu nahi nion janaria eta lo egiteko lekua utzi zizkiguna.
    Esagutu genuen gendea, oso majuak ziren.
    Pixka bat, gaizki egin nuen lo.

    ErantzunEzabatu
  10. Nik oso ondo pasatu nuen Andoaingo ateraldian. Gehien gustatu zitzaidana izan zen Donostiara joan ginenean han oso ondo pasatu nuen ondartzan, telepizzan, bueno toki guztietan pasatu nuen ondo. Oioneko batzuekin ez nintzen ondo eramaten baina ez nien kasurik egiten. Gainera nire uztez gure artean euskeraz gehiago hitz egiteko balio izan zaigu.

    ErantzunEzabatu
  11. Ba nik oso ondo pasa nuen, gehien gustatu zitzaidana: dena.
    Gutxien: ezer ez. Baina zerbait destakatu behar badut bero handia egin zuela izango zen, beste aldetik gustatu zitzaidan telepizza eta Donostiatiko ondartza, eta azken eguneko buelta.

    ErantzunEzabatu
  12. Ere euskara asko egin dugu!!!!

    ErantzunEzabatu
  13. Nik oso ondo pasatu nuen, baina bero gutxiagorekin hobeto egongo nintzateke. Zientzia museotik gehien gustatu zitzaidana elektrizitate "bola" hori eta iltze ohea izan ziren.
    Donostiatik eman geunuen buelta oso ondo egon zen, telepizzan jatearena opari ona eta hondartzan eman genuen paseotxoa hoberena.
    Azkenengo egunean egin genuen ibilaldia oso polita, gainera bero gutxiago egiten zuen.
    Bakarra ez zitzaidana grazia asko egin LaSallen lo egitearena zen. Baina bai esan euskara asko hitz egin dugula.

    ErantzunEzabatu
  14. Nik ere oso ongi pasa nuen, baina egiten zuen beroarekin gutxiago ibili behar genuela uste dut. Nire gogokoena denok,(Vianakoak bai, gehienetan)euskeraz hitz egiten genuela, eta gero, etxera itzultzen garenean euskeraz hitz egiten dugula. Nik LaSallen ongi pasatu nuen, baina dutxak... (no coment's). Hondartzan, ere oso ongi pasa nuen baina, beeeeno, ezin ginen bainatu. Donostiako ateraldia ez du inork aipatu, niretzat oso ongi egon zen eta beroa, ba, interesgarriagoa egin zuen.
    Resuimitzen, Andoaingo ateraldia izugarri dibertigarria izan da!.

    ErantzunEzabatu
  15. Niri asko gustatu zitzaidan, baian geien gustatu zitzaidana zen kristaleko llaberintoa eta trenean joan ginenean. Ere gustatu zitzaidan asko joan ginenean funikularean, baino igo genuenean oso bista ona zegoen. Errepikatzekoa da bidaia.

    ErantzunEzabatu
  16. Nik oso ondo pasatu nuen Andoainen. Lehenengo egunean Zientzia museoan egon ginen, niri geien gustatu zitzaidana elktrizitate bola izan zen.
    Bigarren egunean oso ondo pasatu nuen Donostian, geina telepizza eta La Contza izan zen, ori bai boro hndia egiten zuen.
    Ostiralean, mendian oso ondo pasatu nuen. Eskaierak goraino igotzea baina klaro ez zegoen denbora eta gainera berandu iritzi ginen autobusera. Bost egun balitz askos obeto.

    ErantzunEzabatu
  17. Oso ondo egon da irtehera, baino momentu batzuetan etxean egotea nahiko nuke, adibidez:
    Lo egiterakoan etxeko ohek asko erosoagok dira, kabreatzerakoan,
    lehenego dutxa garaian...

    ErantzunEzabatu

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!