2012-04-19

ARISTOTELES ETA NEWTON - BURUARI ERAGIN!


ARISTOTELESEN USTEAK, ERDIA USTEL?
Aristotelesek uste zuen Lurra biribila zela, eta hori frogatzeko hiru arrazoi eman zituen:
  1. Izarrak ez dira munduko leku guztietan altura berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.
    -
  2. Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.
    -
  3. Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenengo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta azkenean ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurrak biribila izan behar du, zalantzarik gabe.
Arrazoi horietako bat zalantzan jartzeko modukoa dela iruditzen al zaizue? Zergatik?
Aristotelesekek eman zituen hiru arrazoietatik zein iruditzen zaizu erabakigarriena? Zergatik?

NEWTONEN SAGARRA, ILARGIA ETA GRABITATEA
Isaak Newtonek, pentsatuz eta pentsatuz, esan omen zuen bere kolkorako: “Sagarra lurrera erakartzen duen idar bera da Ilargia Lurrari lotzen zaiona”.

Newtonek zioen, sagarra zuhaitzetik eror arazten zuen indarra grabitatea zela. Orduan, zergatik ez da Ilargia Lurrera erortzen, grabitatearen indarrak erakarrita?

Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al dit?

8 iruzkin:

  1. Oso ondo dago, eta egiak esaten ditu.

    ErantzunEzabatu
  2. Jon, Iker eta Raydel4/23/2012 10:00:00 AM

    Jon: Hirugarrena, ez delako ikusten dena batera.
    Iker: Lehenengoa, ez direlako izar guztiak altuera berean ikusten.
    Raydel: Bigarrena, egia esaten duelako.

    ErantzunEzabatu
  3. Ametza eta Laura4/23/2012 10:04:00 AM

    1. Bai bigarrena, eklipseetan Lurrak ez daukalako zerikusirik, Ilargiaren eta Eguzkiaren kontu bat delako. Hirugarrena, itsasontzi bat zure gana etortzen denean lehenengo masta ikusten zaiolako eta bestea ez zaio ikusten Lurra biribila delako.
    2. Espazioan ez dagoelako grabitatea, bakarrik Lurrean dago. Lurraren barrualdean dagoen indarra grabitatea da eta azalean dauden gauzak lurrerantz erakartzen ditu.

    ErantzunEzabatu
  4. Anne, Aitor eta Idoia4/23/2012 10:05:00 AM

    Ez, frogatu dugulako.
    Bigarrena, oso ondo azalduta dago.
    Uste dugu, gertatzen dela, imanekin bezala, polo berdineko bi iman ezin dira elkartu.
    Lurra erakartzen dituela beste objetu batzuk.

    ErantzunEzabatu
  5. Markel/Stefanut4/23/2012 10:05:00 AM

    1-Ez, guztiak egiak direlako.
    2-3.a, hobeen ulertzen dena delako.
    3-Ba lurrak indar bat zeukala objetuak hartzeko, orduan pentsatu zuen sagarra lurrera erortzen ba zen zergatik ez zen ilargia lurrera erortzen.
    4-Ilargia beste astro bat delakoeta oso urrun daudelako.

    ErantzunEzabatu
  6. Jon, Iker eta Raydel4/23/2012 10:06:00 AM

    Atmosferatikkanpo dagoelako. Lurrak objetuak erakartzen dituela.

    ErantzunEzabatu
  7. Naia eta Asier4/23/2012 10:08:00 AM

    1-Bai, azkena jartzen dizu zalantzan, esaten duelako itsasontzi bat lurrera urbiltzen denean, lehenengo ikusten dena, itsasontziaren goiko aldea ikusten zaiola, gero branka gaina eta hondoren ontziaren behe aldea.
    2-Bigarrena, lurraren itzala ikusten bada eta borobil bat agertzen bada, lurra borobila da.
    3-Ez dagoelako grabitatea.
    4-Objetuek hegan egitea ekidin egiten duen indarra.
    5-Bai.

    ErantzunEzabatu
  8. Luken, IƱaki eta Oihane4/23/2012 10:09:00 AM

    Gure ustez, lehenengo galderan 2., egokiena uste dugu dela,pentsatzena asi behar zarelako. 3., argiena delako eta ez da pentsatu behar. Sagarra gutxiago pisatzen duelako eta ilargia gehiago, lurra ez dauka indarra erakartzeko. Gorputz bat beste bat baino gehiago pisatzen badu, gorputz handia txikia erakartzen du.

    ErantzunEzabatu

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!