2011-09-28

Jules Verne: bere garaira aurreratu zen gizona

Jules Verne (Nantes, 1828ko otsailaren 8a - Amiens, 1905eko martxoaren 24a) idazle frantziarra zen, batez ere abenturazko eta zientzia fikziozko eleberriak idatzi zituena. Zientzia-fikziozko obra berrien aita dela esaten dute. Bere obrak ezagunak dira eta zinemara eraman dira askotan. Ezagunenak hauek lirateke: Munduari Itzulia 80 egunetan, 20 mila legoa itsas azpiko bidaian, Lurretik Ilargira eta Bidaia Lurraren erdigunera.

Julio Vernek baieztatu duen bezala, Zientzia Fikzioa errealitatea bihur daiteke, dokumental labur honetan adierazten den bezala. Idazle honen inguruko gezur batzuk ere azaltzen dizkigu.



Azkenik, norbaitek zatika ikusi nahi badu, 20 legoa itsas azpitik pelikula duzue... edo agian... liburua irakurtzea hobe!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!