2011-06-06

TXIRRINDU MARTXA KUEBASERA!

 6. mailako ikasleak bizikleta martxa egin dute gure heziketa fisikoko irakaslea den Itziarrekin. Irakur ezazue ateraldiaren inguruan gelako batzuek idatzitakoa:



AITOR:
Gaur osteguna da eta bizikletaz ibiltzera joan gara. Oso ondo pasa dut eta hurrengo astean berriro egitea nahi dut.
Bidaian oso ongi pasa dugu baina gauza batzuk gaizki atera dira, adibidez: Irati katea bost edo sei aldiz atera zaio eta ere bai istripu bat egon da eta batzuk erori dira.
Bestalde gauza onak gertatu dira: bazkaltzen genuen bitartean oso ondo pasa dugu, primeran ibili gara eta ez dugu ohiukatu.

MIKEL:
Gaur bizikletaz ibiltzera joan gara. Ordu batetatik laurak arte egon gara ibiltzen, bazkaltzen, kartetara jolasten... Ni Iñakirekin hitz egiten egon naiz. Guk komentatu ditugun gaiak bideo jokoak ziren eta itzulera guztia joku baten inguruan hitz egiten pasa dugu: Backyard monsters. Aparte, Iratirena izan da txarrena, 50 aldiz atera zaio katea. Honetaz gain, nire ustez, Iñaki Zabaleta eta biok hobekien pasa dugun pertsonak izan gara.

ELENA:
Kaixo lagunak, badakizue gaur 2011ko maiatzaren 12an izan zela gure lehenengo ateraldia bizikletaz. Oso ondo pasa genuen Kuebasera joaten. Primeran bazkaldu genuen eta oso partida onak jolastu genituen kartetara. Iratiri katea behin eta berriro ateratzen zitzaion, baina laister konpontzen zuen Itziarrek. Ikastolara bueltatzen ari ginenean Anderren ponia eta ardia ikusi genituen. Pixka bat kaka zen nik ponia ezin nuelako ukitu, alergia dudalako.
Ez ginen indartze saioaz libratu eta orain berriro klasera bueltatu behar izan genuen. Hau Pena!

MAIDER:
Maiatzaren 12an Kuebasera joan ginen. Kuebasen bertan bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren jolas batera jolastu genuen, “herria lo“ jolasera. Niri bi aldiz hiltzailea tokatu zitzaidan, beste bi aldiz tokatu zitzaion Iñigori. Jolas honekin oso ondo pasatu genuen. Bueltan Mikel eta Iñaki gure atzean zeuden, Maddi eta bion atzean, eta beraiek esaten zuten bezala “chuparuedasarena” egiten ari ziren. Azkenean Itziarri esan diogu eta errieta egin zien eta ez zuten berriro egin. Aldapa igotzeko pixkat gaizki ikusi dugu gure burua, nik gutxienez. Oso ondo pasatu nuen.

LOREA:
Maiatzak 12an bizikletaz joan ginen Kuebasera. Oso ondo pasa genuen, gainera, “herria lo” jolasera jolastu genuen eta oso dibertigarria zen. Hurrengo egunean aintzirara joango gara.
Oso ondo pasatzen dugu guztiok bizikletan, asko disfrutatzen dugulako. Gainera askoz gehiago disfrutatzen dugu urte honetan, gure azken urtea delako.

IRATI:
Dakizuenez gaur osteguna 12 bizikletarekin joan gara Kuebasera. Egon gara bazkaltzen hor eta gero joko batera jolastu dugu. Ondoren, ikastolara bueltatu gara, leher eginda. Gero, errefortzu saioa genuen. Inork ez zuen geratu nahi errefortzu saioan baina geratu behar izan dugu.

NEREA:
Gaur seigarren mailako ikasleak joan gara txirrinduarekin ibiltzera Itziarrekin. Kuebasera joan gara bazkaltzera eta bukatu dugunean jolastu gara joko batera kartekin.
Bukatu dugunean Iratiri beti katea kentzen zitzaion bizikletatik, baina oso ondo pasa dugu. Hori bai, aldapa igotzeko, oso gaizki ibili gara!

IÑIGO:
Gaur bizikletarekin joan gara Kuebasera. Lehenengo gimnasiotik hartu ditugu eta bi ilaretan jarri gara. Iritsi gara eta bizikleta guztiak utzi ditugu. Ondoren hasi gara bokatak jaten eta jan eta gero kartetara jokatu dugu Kuebasen. Pasatu denean ordu bat, hasi gara igotzen eta etortzen ikastolara. Anderren ponia aurkitu dugu bidean. Azkenean Iratiri katea askatu zaio bost aldiz, baina azkenean ailegatu gara!

1 iruzkin:

  1. Bai oso ondo dago eta primeran lan egin dugu, baina denok jarri dugu Iratiri katea atera saiola. Ematen du Irati eta bere katea famatuak direla.

    ErantzunEzabatu

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!