2010-05-04

ZERGATIK?


Jaki izoztuak izozkailutik ateratzen ditugunean, ukituz gero, gure atzamarrak izotzetan erantsita geratzen dira. ZERGATIK?

Itsasoko ura gazia dela gauza jakina da. Lagun batek esan zidan itsasoan bizi diren bakailaoengatik gertatzen dela hori. Egia ote da? Eta hala ez bada, zuk ba al dakizu ZERGATIK den gazia itsasoko ura?

Neguan etxeko kristaletan ura egoten da barruko aldean. ZERGATIK?

Bonbona baten barruan gasa egoten da, baina bonbona mugitzen baduzu likido baten soinua entzungo duzu. Berdina gertatzen da metxeroekin. ZERGATIK?

6 iruzkin:

  1. Michelle, Lorea, Ander eta Nekane5/04/2010 10:26:00 AM

    1- Uste dugu, izotza gure gorputzera iman bat bezala delako eta erakarrita joaten delako.

    2- Area mineralak dituelako eta horregatik ura gazia da.

    3- Hotzagatik gertatzen da.

    4- Gasa konprimitua da metxeroa duena, eta bai, bonbonan bezala gertatzen da.

    ErantzunEzabatu
  2. Adriana, Iker, Xarmant eta Vanessa5/04/2010 10:33:00 AM

    1. Atzamarretan, hezetasuna dago, izotzarekin kontaktu egiten duenean, gure atzamarretara itsatsita dagoen hezetasuna hoztu eta izozten da.

    2. Ibaiak eramaten dituen gatz mineralak itsasora doaz, horregatik da gazia.

    3. Gure etxeetan dagoen hezetasuna hotzak diren kristaletan kontaktua egiten duenean kondentsatu eta kristaletan geratu egiten dira.

    4. Txiskeroaren eta bonbonaren barruan dagoen gasa konprimituta dago eta gasak konprimitzen direnean likido bihurtzen dira.

    ErantzunEzabatu
  3. Maddi eta Aitor5/04/2010 10:35:00 AM

    1. Izozkailutik zerbait ateratzen dugunean hotza dago eta gu beroak gaude.
    2. Ez da egia, gatzezko harriak daudelako.
    3. Lurruna dago, barruan beroa egiten duelako eta kanpoan hotza.
    4. Bai, barruan likido bat dagoelako.

    ErantzunEzabatu
  4. dani eta elena5/04/2010 10:35:00 AM

    1.Gure gorputza oso sentsiblea delako.
    2.Ez da egia, gatzezko harriak daudelako.
    3.Kanpoan hotza egiten du, eta etxean beroa, orduan beroa hotza disolbatzen du.
    4.Barruan gas konprimitua dagoelako eta gasa konprimitzen denean likido bihurtzen da.

    ErantzunEzabatu
  5. Lorea, IƱigo ,Maider eta Nerea5/04/2010 10:35:00 AM

    1)Oso hotzak direlako.

    2)Gezurra da, itsasoko ura gazia delako.

    3) Hotza gaitik.

    4)Barruan likido bat du.

    ErantzunEzabatu
  6. Michelle, Lorea, Ander eta Nekane5/04/2010 10:36:00 AM

    3- Kristala hotza dagoenean eta ahoarekin beroa botatzen baduzu lurruna ateratzen da, kontrasteagatik.

    ErantzunEzabatu

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!