2009-11-01

Laburmetraien konkurtsoa irabazi dugu!



Aurreko ostiralean, urriak 30, Iruñara joan ginen Nafarroako Abokatuen Elkargoak antolatutako Yotambientengoderechos konkurtsoaren sari banaketara. Konkurtso honetara bi laburmetrai aurkeztu genituen haurren eskubideen inguruan. Azkenean horietako batek, Klikekin eginda dagoena, lehenengo saria irabazi zuen Lehen Hezkuntzako kategorian. 1.000 €-ko saria gela eta ikastolarako materiala erosteko izango da. Egia esan ez genuen espero eta poz-pozik bueltatu ginen etxera.

Zorionak 6. mailako ikasleei eta orain Madrilgo finalean zer gertatuko den ikusiko dugu!

3 iruzkin:

  1. Bai, irabazi genuen Fultxo, galdera bat, noiz joango gara beste final batera???

    ErantzunEzabatu
  2. Abenduaren 10ean jakingo dugu nor izan den irabazlea. Madrilera joan beharko al dugu? Ez gehiegi amestu...

    ErantzunEzabatu
  3. Iratik zorionak bidaltzen dizkizue liburutegitik.

    ErantzunEzabatu

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!