Aurrekoan Toti Martinez de Lezea idazle ospetsua Bargotan egon zen hitzaldi bat ematen. Bukaeran gure ikasle batzuekin egon zen eta elkarrizketa hau egin zioten:
1. Asko kostatu al zaizu Nur-en liburua idaztea? Ez. Liburu bat egiteko 4 hilabete behar ditut eta Nur-ena 2 astetan bukatu nuen.
2. Dibertigarria al da liburuak idaztea? Bai oso dibertigarria
3. Nola sentitu zinen Nur liburuak saltzean? Ondo, oso pozik..
4. Ezagutu al duzu benetan gnomoa? Jakina ba!
5. Nola sentitu zinen zure lehenengo liburua idazten? Super ondo.
6. Nola nahiago duzu idaztea, euskaraz ala gaztelaniaz? Gaztelaniaz, euskaraz ez dakidalako idazten.
7. Zein da zure idazlerik gustukoena? Ez dut.
Lorea Garcia, Elena, Maddi, Daniel, Arantxa eta Nerea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!