Kirmen Uribe idazle euskaldunak irabazi du gaur Espainiako Narratiba Saria. 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberriagatik Kritikaren Narratiba saria eskuratu zuen 2008an eta 20.000 jasoko ditu idazle ondarroarrak, 2008an kaleratutako liburu onena izan baita epaimahaiaren arabera. Gaztelaniaz zein Espainiako Estatuko beste hizkuntzetan idatzitako testuak saritzen dituzte.
"Ezin nuen sinistu Kultura ministroak deitu nauenean", azaldu du Ondarroako idazleak Radio Euskadin. "Behar duzun unean bertan esan behar da 'maite zaitut' eta horrelako zeozer behar nuen nik", aitortu du Uribek.
Sariak idazten jarraitzeko aukera emango diola adierazi du, bere benetako pasioa omen baita hori.
Euskaraz argitaratu dute bakarrik lan hori. Gaztelaniazko itzulpena liburudendetan izango da aurki, egileak azaldu duenez.
Kirmen Uribek, sari hori derrigorrez irabazi beharko zuen, eta azkenean irabazi egin du. Zorionak Kirmen.
ErantzunEzabatuDerrigorrez, derrigorrez... Oso zaila da honelako sari bat irabaztea eta are gehiago euskaraz idazten baduzu!
ErantzunEzabatuBai, nirentzako nibela oso ondo duela eta gustuko ditut bere ipuinak, ezan duna Adriana. Zorionak Kirmen.
ErantzunEzabatuNi ez dut inois bere liburuaren bat irakurri
ErantzunEzabatu