
Gaur irakurgaietan Chikyu itsasontziaren berri izan dugu. Gogoratuko duzuenez itsasontzi honek lurrazala zulatu eta manturaino heldu nahi zuen. Zertarako? Alde batetik lurrikarak nola sortzen diren aztertzeko eta bestalde bizitza arrastoak topatzeko.
Danieli oso interesgarria iruditu zaio gai hau eta Interneten informazioa bilatu du. Informazio gehiena ingelesez eta japonieraz dago baina zera jakiteko balio zaigu: proiektu hau oraindik martxan dagoela eta, nork daki, agian, egun batean Lurraren bihotzeraino ailegatzeko gai izango direla.
Lotura hauek bisita itzazue:
- Haurrentzako informazioa: marrazkiak, argazkiak... (japonieraz)
- Non dago itsasontzia une honetan?
- Itsasontziari buruzko bideotxoak (gomendagarria)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!