2009-02-03

ARNAS APARATUKO JOLASAK



Orain dela aste batzuk, txanelako orduan, arnas aparatuarekin zerikusia zuten jolas batzuk egin genituen. Horietako bat zen, bi jokalariek, bi zatitan banatutako zelai batean, ping-pon pilota bati putz eginez, beste zelaira pasatzea, eta gol sartzea zen.
Beste joko bat zen, paper zati arin bat hartu, gora bota, eta azpitik putz egin lurrera ez erortzeko, horrela egon behar ginen ahalik eta denbora gehien.
Egin genuen hurrengo jolasa, ahalik eta aire gehien hartu, eta ja, je, ji, jo, ju esan behar genuen airerik gabe gelditu arte.

Olatz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Errespetuz idatzi.
Maiuskula hasieran.
Bidali aurretik errepasatu eta ortografia zaindu!