2017-06-19

ENTZUN ERENTZUN BIDEO BLOGA - IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIKO BIDEOA

Urtero legez Ikasturte Bukaerako Jaialdirako 6. mailakoek bideotxo bat prestatu dugu. Ikasturte honetan ikastolan izan ditugun berrikuntzak, albisteak eta kotileoak biltzen ditu umorezko ikuspegi batez.



Ea gustuko duzuen, gogoratu 10.000 like baino gehiago lortzen badugu... hurrengo urtean berriz egingo dugu... Ki va!



2017-05-14

MAKINA SINPLEAK ZER DIREN ULERTZEA... SINPLEA DA

6. mailako ikasleek makina sinpleen inguruko proiektu txiki bat amaitu dute egun hauetan. Makina sinpleak elementu gutxi dituzten tresnak dira, aitzinean asmatu ziren eta gaur egun, aldaketaren batekin, erabiltzen dira oraindik.

Makina sinple mota desberdinak aztertzen hasi ziren (gurpila, tornua, arranpa, palanka...). Gero aukeratutako makina baten maketa sortu zuten eta, gidoitxo bat idatzi ondoren, 3. eta 5. mailako geletan aurkeztu zituzten.


Egia esan, 6. mailakoen azalpenen kalitatearekin, sinplea izan zen makina sinpleen funtzionamendua ulertzea. :-)

2017-04-03

NORA JOANGO GARA OPORRETAN?

6. mailakoek antzerki hauek prestatu dituzte galdera hau erantzuten. Familia batzuk agertzen dira bertan eta, entzungo duzuen bezala, zer egingo duten ez dago batere garbi!







Guztietatik zein da gehien gustatu zaizuena?

2017-03-12

Elektrizitatea eta magnetismoa: elektroimana sortu dugu!

Egun hauetan elektrizitatea eta magnetismoa (imanak) aztertzen ari gara. Biek erlazio zuzena dute: imanekin elektrizitatea sor dezakegu eta elektriziteatea erabiliz iman bat.

Azken honi elektroimana deitzen zaio. Gelan honelako bat egitea erabaki dugu. Hemen dituzue jarduera honen emaitzak eta azalpena bideotxo polit hauetan.

Anima zaitezte etxean honelako bat egiten!